Haur eta gazte literaturaren alorreko ‘Vitoria-Gasteiz’ itzulpen sariak
2002 urtean sortu ziren, Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuaren ekimenez, haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenentzako sariak. Besteak beste, itzultzaileen lana aitortzea eta euskarazko sorkuntza eta literatura sustatzea dute helburu.
Honako hauek dira deialdiaren ezaugarri nagusiak:
- Edozein hizkuntzatatik euskarara egindako haur eta gazte literaturaren alorreko itzulpenak izan behar dira.
- 2020. urtekoa izan beharko du legezko gordailuaren datak.
- Sari bana emango da, bi sail hauetan:
- Haur literatura (6-12 urte): diploma eta 9.000 euro.
- Gazte literatura (13-18 urte): diploma eta 9.000 euro.
- Lanak aurkezteko epea: Apirilaren 10etik maiatzaren 9ra.
- Eskabideen aurkezpena: vitoria-gasteiz.org/euskara