Hainbat dirulaguntza-deialdi argitaratu ditu Arabako Foru Aldundiak
Euskararen sozializazioa helburu duten eta hainbat esparrutan lanean ari diren eragile eta norbanakoei zuzenduta, hainbat dirulaguntza-deialdi argitaratu ditu Arabako Foru Aldundiak aste honetan. Hona hemen:
- Euskararen bitartez udalek eta kuadrillek sozializatzeko programak garatzeko dirulaguntzak: 150.000€
- 2020 ekitaldian tokiko edo eskualdeko euskarazko hedabideen jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak: 193.400,00€
- Helduen euskalduntzeko dirulaguntzen eskaera, 2020-2021 ikasturterako: 85.000€
- Elkarteek eta irabazteko asmorik gabeko elkarteek, kirol federazioek, kirol federazioen elkarteek, ikasleen guraso elkarteek eta ikasleen guraso elkarteen federazioek euskararen bitartez sozializatzeko programak garatzeko dirulaguntzak: 101.500,00€
Onuradunak, eskaerak egiteko epeak, egin beharreko izapideak, eta gainerako informazio guztia goialdeko esteketan dago ikusgai. Arabako Foru Aldundiak dituen dirulaguntza-lerroen berri izan nahi baduzu, jo Euskararen Foru Zerbitzuaren zerbitzu-katalogora.