
VIII. mendean kokatzen den ‘Irati’ film arrakastatsuan euskararen ardura izan du Gorka Lazkano itzultzaile eta irakasleak; berau elkarrizketatu dugu.
Oreka delikatua landu behar izan du Gorka Lazkanok ‘Irati’ filmean. Hain zuzen ere, euskarazko idatzizko dokumenturik aurkitu ez den garai bateko euskara irudikatu eta aktoreen ahotsetan jarri du. Ikertutakoan oinarritu, nafarreran dezente inspiratu eta era berean euskaldun gehienontzat ulergarri izan daitekeen emaitza gauzatu du.
Bere zeregina, ‘Errementari’ eta ‘Irati’ filmak, euskal zinemagintza… Hainbat gai izan ditugu berbagai.
Entzun hemen elkarrizketa osoa: