Joan den urtarrilaren 27an, Zuiako liburutegia (Murgian) Gorbeialdeko Kuadrillako euskaltzaleon topaleku bihurtu zen. Kuadrillako euskara zerbitzuaren deiari erantzun, eta “Zerk mugitzen gaitu?” lelopean, Kuadrillako euskaltzaleen I. topaketa egin zen bertan.
Euskaltzaleen mugimendua indartsu dago Gorbeialdean. Sei udalerrietan (Aramaion, Legution, Zigoitian, Arratzua-Ubarrundian, Zuian eta Urkabustaizen) daude euskaltzaleak antolatuta, bakoitza bere berezitasunekin. Urtarrilaren 27ko jardunaldian, urtean zehar egiten dituzten ekimen garrantzitsuenen aurkezpena egin zuten, eta ekimen horien atzean dauden arrazoi eta zergatien berri eman zuten. Azken finean, egiten dutena egitera zerk mugitzen dituen azaldu zuten.
Bideo labur batean jaso dute bertan bizitakoa. Hona hemen: