Ordubeteko paseoan Zuian gordetako altxorrak ezagutu eta talde txikietan euskaraz jolas daiteke.

Zuiako Udaleko Euskara departamenduaren ekimenez martxan dago ‘Geocaching hitz biltzaileak’ ekimena, oso harrera ona izaten ari dena.

Pandemia testuinguru honetan departamendu honek erabaki zuen taldean euskaraz aritzeko ekimen bat sortzea eta Geocaching plataformaren bitartez Hitz biltzaileak sortu zuen.

Ordubeteko paseoan plataformaren pausoak jarraituta eta galdera zehatz batzuei erantzunda, Zuiako udalerrian zehar gordetako altxorra aurkitu ahal izango dute txiki zein nagusiek.

Horrez gain, ekimen beraren baitan Zuiarra panpina sortu eta hizkuntza gutxituak dituzten munduko bazterretara bidaiatzen dabil.

Entzun hemen Zuiako Udaleko Euskara departamenduko Monica Fernandezek Radio Vitoria-ko ‘Euskara Araban’ saioan emandako azalpenak. A, eta bisitatu Zuia!