Gazte Sortzaileak, gazteen artean euskarazko sorkuntza sustatzeko beka

gazte-sortzaileak-beka-2021

16 eta 35 urte bitarteko gazteek ekitaldi kulturalak sortzeko 4.000 euroko dirulaguntza eskaintzen du, baita aholkularitza profesionala eta estreinaldirako bitartekaritza ere.

Arabako Foru Aldundiaren Euskara Zerbitzuak eta Kultura sailak, Gasteizko Udalaren Euskara eta Gazteria Zerbitzuek eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatze dute, 2015az geroztik, beka deialdia.

Beka deialdira aurkezten diren proiektuek ahozkotasunarekin estuki lotuta egon behar dute, eta euskaraz izan behar dute bere osotasunean. Lanak, bakarka zein taldeka, uztailaren 15era bitartean aurkeztu daitezke.

Deialdiaren oinarriak eta eskabideak (eskabide-orri orokorra eta proiektua aurkezteko orria)

Informazioa gehiago: v-g.eus/GazteSortzaileak eta #GazteSortzaileakBeka