Euskararen ahozko adierazpena muin izango duten eta kultura euskaldunari ekarpena egiteko sorkuntzak diruz lagunduko ditu.

Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria zerbitzuek, Arabako Foru Aldundiaren Euskara zerbitzuak lagunduta, Gazte Sortzaileak bekaren deialdi berri bat eman du ezagutzera.

16 eta 30 urte bitarteko arabarrei zuzenduta dago, eta bi kategoriatan banatuta dago: 16-24 urtekoak eta 25-35 urtekoak. Bakarka zein taldeka hartu daiteke parte.

Aurkezteko epea uztailaren 14an bukatuko da. 18.000 euro banatuko dira bekatan, eta proiektu bakoitzak gehienez 4.000 euro jaso ahal izango ditu.

Bekaren helburuak dira: Gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea; Gasteizko euskarazko kultura programazioan eragitea gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez; eta gazteek beraien sormena garatzeko aukera guneak izatea.

Proiektuak euskaraz sortu behar dira eta izan behar dute Gasteizen edo Araban garatu eta gauzatzekoak.

Euskararen ahozko adierazpenak (ahozkotasunak) proiektuaren muina izan behar du eta helburu izan behar du kultura euskaldunari ekarpena egitea. Izan daiteke antzerkia, bakarrizketa, poesia emanaldia, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoa edo diziplina horietako batzuen arteko nahasketa.

Informazio gehiago batzeko edo eskabide orria eskuratzeko egin klik hemen.