
Laudioko Udalak, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzeko planaren barruan, udalerriko negozioen euskararekiko ezagutza eta jarrera seinalatu ditu kolorez bereizitako mapa batean.
Laudioko Udalak Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuak euskaratzeko 2019-2023 planaren barruan, hainbat ekintza interesgarri egiten dihardu. Horietatik azkena izan da Laudioko Euskararen Mapa egitea: kolore urdinez (%100ean euskaraz egiten dute), laranjaz (langilearen arabera euskaraz egiten dute) edo zuriz (euskaraz gutxi dakite baina praktikatu nahi dute) bereizita udalerriko 132 negozio inplikatu dira proiektuan, eta aurpegiak jarri dituzte mapan.
Radio Vitoria-ko ‘Euskara Araban’ saioan Laudioko Udaleko Euskara teknikari Felix Mugurutza eta Bytbite Informatika dendako Mariaje Lopez elkarrizketatu dituzte ekimen interesgarri honen berri emateko.
Mugurutzak azpimarratu du ekimen honek ekidituko dituela negozio batera sartzerakoan euskaraz edo gaztelaniaz egiteko zalantzak; eta Lopezek euskara praktikatzeko eta zerbitzua gertukoagoa emateko eskaintzen dion aukera ezinhobea.
Entzun hemen elkarrizketa: