Gazte jakin batzuk euskararekiko hurbildu eta haiek baino gazteagoak direnen aurrean erreferente bilakatzea da ekimen honen giltza.

Arabako Lautada pauso garrantzitsuak ematen dabil euskararen presentzia eta erabilera indartzeko. Pauso horien artean kokatzen da Eusliderrak ekimena, Lautadako bi eskolatan hirugarren urtez landu dutena.

Lautadako Euskara teknikari Joseba Legardak eta Lautadako Eusliderrak ekimeneko teknikari Josune García de Vicuñak azpimarratu dute kezkagarria dela gazteek LHtik BHra pasatzerakoan euskara baztertzeko duten joera.

Hori ekiditeko Eusliderrak ekimena jarri zuten martxan, eta poliki-poliki gazte batzuk kontzientziatuz eta gazte horiek besteen aurrean eredu bilakatuz pauso garrantzitsuak ematen dabiltza. Hain zuzen ere, euskaraz hitz egiteko gogoak handituz doazela nabarmendu dute.

Entzun hemen Radio Vitoria-ko ‘Euskara Araban’ saioan Legarda eta García de Vicuñari egindako elkarrizketa: