Euskararen erabilera sustatzeko lankidetza protokoloa sinatu dute Osakidetzak eta Arabako Foru Aldundiak

Lankidetza-protokolo horren itzalean, Arabako Foru Aldundiak eta Osakidetzak hainbat konpromiso hartu dituzte, besteak beste, euskararen erabileraren normalizazio-kontuetan dituzten ekintza-esparruak zehaztea, arlo honen inguruko informazioa trukatzea, burututako ekintzak nahiz abian jartzekoen eragina aztertzea, eta euskararen erabilera bultza lezaketen ekintza bateratuak proposatzea.

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak garatzeko lankidetza-protolokoa sinatu dute gaur.

Jon Etxeberriak, Osakidetzako Zuzendari Nagusiak, eta Igone Martinez de Lunak, Arabako Euskara, Kultura eta Kirol Foru Diputatuak, sinatu dute hitzarmena. Arabako Foru Jauregian eginiko ekitaldian, lurralde honetako Erakunde Sanitario Integratu (ESI) guztietako pertsonal-buruek hartu dute parte, besteak beste.

Sinaturiko protokoloak bi erakundeon arteko lankidetza-esparrua zehaztea du xede, betiere, bakoitzaren eskumenei zor zaien begirunean oinarrituta, euskararen normalizazioaren sustapenari dagokionez, Araban aurrera egiteko asmoz.

Hala, bi erakundeok hainbat konpromiso hartu dituzte, hala nola, euskararen erabileraren normalizazio-kontuetan dituzten ekintza-esparruak zehaztea, arlo honen inguruko informazioa trukatzea, burututako ekintzak nahiz abian jartzekoen eragina aztertzea, eta euskararen erabilera bultza lezaketen ekintza bateratuak proposatzea.

Asmo horrekin bat, Jarraipen eta Koordinazio Batzorde Mistoa eratuko da bi hilabeteko epean, hau da, lankidetza-protokolo honetan jasotako zereginei ekiteko ardura izango duena.

Euskal Osasun Zerbitzuak bazuen hau bezalako akordioa, aurtengo maiatzean sinatua, Bizkaiko Foru Aldundiarekin; gaurkoaren ostean, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere gauzatzeko asmoa dago.