Lanabes ekimenaren bitartez, enpresa arloan euskara pausoak ematen dabil, Abra eta Ardoaren Ibilbidea bidelagun izanik.

Lanabes zerbitzu teknikoa Arabako lan munduan euskara txertatzeko doako zerbitzua da eta azken aldian lanean dabil, baita ere, Arabar Errioxako Guardiako enpresa eta upategietan.

Zerbitzuaren helburua da negozio horien marka, irudi, barne zein kanpo harremanetan euskararen presentzia sustatzea; eta, horretarako, enpresei hainbat baliabide erraztu eta laguntasuna eskaintzen diete.

Abra upategia eta Ardoaren Ibilbidea ekimena bidelagun ditu Lanabes-en helburu honek, eta bi hauetako ordezkariek azpimarratu dute euskara haien negozioetan barneratzeak dituen onurak: beste batzuengandik bereiztea, bezeroak eta turismoa erakartzea eta beste asko. Haien ustez, ‘Ardoaren Lurraldea Euskaraz’ lortzeko bidean dira.

Une honetan haien bazkideei inkesta bidali zaie, eta hortik abiatuta hurrengo pausoak zehazteko diagnostikoa idatziko da.