Lazarraga Saria irabazi duten Gasteizko EBA, Electra Vitoria Orona eta Uriarte Industrial enpresen eskutik.

Lazarraga Saria irabazi duten hiru enpresen eskutik, euskara lanean txertatzeko egin dituzten praktika onen berri jaso genuen joan den irailaren 21ean egindako Arabako Enpresen Topaketan, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta.

Gasteizko EBA S.L. enpresaren egoitzan izan zen topaketa eta bertako Nerea Caballerok egin zuen lehen hitzaldia. Enpresa barruan lan handia egin dute euskara ikasteko motibazioa bultzatzeko eta mintzapraktikak egiten dituzte langileen artean, besteak beste. Caballerok nabarmendu zuen euskara dakitenen langileen kopurua ∞10 izatetik %30era igo dela.

Electra Vitoria Oronako Iker Juanenak kanpo komunikazioan eta arlo komertzialean euskara txertatzeko egin duten lanean jarri zuen fokoa. Zerbitzua euskaraz emateko lanean aritu dira eta lehen hitza beti euskaraz izaten dela nabarmendu zuen.

Uriarte Industrialeko Eneko Uriartek eta Maider Uriartek ere, kanpora eta barrura begira egin dituzten praktika onen berri eman zuten. Nabarmendu zuten orain enpresan euskara askoz gehiago entzuten dela, bai langileen aldetik eta baita bezeroengandik ere.

Praktika on gehigo ikusgai daude Lazarraga Sariak eredu #ArabanEuskaraLanean atalean.

Arabako Foru Aldundiak emandako dirulaguntza bati esker garatzen ari dira proiektua, Lanabes programaren barruan.