Urriaren 20an Europa Jauregian.

Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Kirol Federazioen Elkarteak (AFDA) Marka eta Erronka topaketa antolatu dute hirugarren aldiz. Aurrekoetan bezala, euskara eta kirola uztartuko dituzte aurrerabideak identifikatzeko.

Noiz: Urriak 20, osteguna, 18:00etan
Non: Europa biltzar jauregia. Gasteiz hiribidea, 85
Norentzat: Euskara edo kirol arloan lan egiten dituzten pertsonentzat: erakundeetako kirol zerbitzuetako teknikariak, federazioetako kideak, klubetakoak, guraso elkarteetako kirol koordinatzaileak, eta baita kirolari, entrenatzaile eta kirol epaileak ere.

Topaketan honako gaiak landuko dituzte: Kirola, euskara eta gu. Elkarrizketa; Talde dinamika. Nora joan nahi dugu?; eta Arabako kirol munduaren keinu bat euskaraldiari.

Bukaeran luntxa izango da.

Izena eman edo informazio gehiago jasotzeko helbide honetara idatzi: info@afdalava.com edo 945 23 02 19 telefonora deitu.