Euskara enpresa munduan sustatzeko pausu esanguratsuak eman dira 2019an Araban

Enpresetan lan praktikak eta duala euskaraz egitea bultzatu du Lanabesek, Arabako Foru Aldundia eta Lanekirekin elkarlanean. 180 ikaslek egin dute lantokiko prestakuntza edo duala euskaraz.

Mubea-Inauxa izan da prestakuntza euskaraz eskaini duten enpresetako bat; bertan 11 ikasle aritu dira.