
Arabako eragileei Gasteizko egoitza berriaren ateak zabaldu dizkie instalazioak erabiltzeko
Euskaltzaindiak iazko martxoan jarri zuen martxan Araban El Pradon-n duen egoitza , Gasteizko Udalak 25 urtetarako lagata eta Euskaltzaindiak hainbat egokitzapen eginda.
Orain, baina, pauso berri bat eman du Euskaltzaindiak: ateak ireki dizkie Arabako euskararen eragileei. Horretarako, gonbidatu ditu instalazioa ezagutzera, haiekin bildu eta eskaini die egoitza aurkezpen ekitaldiak, prestakuntza saioak, lan bilerak zain jardunaldiak egiteko
Araban euskararen inguruko proiektu eta lanak abian jarri nahi dituzten eragileek honako formularioa bete behar dute instalazioak erabiltzeko.
Zalantzarik gabe, albiste oso ona Arabako euskararen eragileentzat eta, finean, euskararentzat.