Lorea Agirre, Mikel Otero eta Ainhoa Olasoren eskutik
Uda aurretik, Gorbeialdeko Kuadrillak (Euskara, Berdintasuna eta Ingurumena zerbitzuek elkarlanean) ‘Bide Argiak: euskalgintza, feminismoa eta iraunkortasuna, eraldaketa sozialerako estrategiak’ jardunaldia antolatu zuen Aramaion. Mahainguru batean batu zituzten Lorea Agirre kazetari eta antropologoa, Mikel Otero frakingaren kontrako aktibista eta legebiltzarkidea, eta Ainhoa Olaso Bilgune Feministako kidea. Ane Zuabiskar kazetari eta bertsolaria izan zen mahainguruaren gidaria.
Euskarak duen ardatz papera eta gizarte hobe bat eraikitzeko euskalgintzaren, feminismoaren eta ingurumenaren arteko elkar-elikatzea azpimarratu zituzten zenbait adarretatik aztertuta.
Mahainguruaren audioa berreskuratu dugu duen interesarengatik; eta Araban ez bezala beste herrialdeetan ere oso baliagarria delako.
Entzun dezakezue mahainguruaren laburpen bat; hauxe.
Eta nahi izanez gero, osoa (bi orduko iraupena dauka).