Lanabes - Euskaraba - euskaraba

Sare sozialak Lanabes

 

Facebook
  
 Jarrai gaitzazu 
  Twitter 

Banner home Lanabes

Sare sozialak Lanabes

 

Facebook
  
 Jarrai gaitzazu 
  Twitter 

Lanabes bideoa

Gero eta enpresa gehiagok sartzen dute euskararen kudeaketa eguneroko zereginetan, bezeroekiko edo hornitzaileekiko harremanetan, hizkuntza-paisaian, bai barruan, bai kanpoan.
 

Proiektu honen bidez, Arabako esparru sozioekonomikoan aintzatetsitako enpresa eta entitateen sare bat ehundu nahi da.

Aplikazio habiaratuak

BAN Lanabes zerbitzu katalogoa

BAN Eskuara

IZ Azken albisteak

Azken berriak

Eduki publikatzailea

2025-09-23
Arabako Enpresen Foroa 2025
Enpresetan hizkuntza irizpideak ezartzeko beharraz aritu dira Arabako Enpresen Foroan

Jardunaldian, lan-egoera ezberdinetan hizkuntzen kudeaketa egokia egiteko estrategiak eta esperientzia praktikoak partekatu dituzte hainbat enpresak.

 

Gaur goizean Arabako Foru Aldundiak antolatu duen Arabako Enpresen Foroaren XIII. Edizioa burutu da Europa Biltzar Jauregian, Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin non hainbat enpresa eta eragile sozioekonomiko bildu diren lan munduan euskararen presentziaz ezagutza partekatzeko. Bai Euskarari Elkarteak eguneko zerbitzu teknikoa eskaini du.

 

Foroan bildu diren enpresa eta eragile sozioekonomikoek bereziki, hizkuntzen kudeaketak enpresetan duen garrantziaz hausnartu dute. Ekitaldia Lanabes programaren baitan kokatzen da, Araban euskara lanean sustatzeko 2020tik martxan dagoen ekimen estrategikoaren barruan.

 

Joseba Koldo Perez de Herediak, Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiaren  zuzendariak, eman die ongietorria parte-hartzaileei, eta ondoren, Txus Arrieta Euskararen Foru Zerbitzu buruak Lanabes egitasmoaren nondik norakoak azaldu ditu.

 

Txus Arrieta

 

Hizkuntza-egoera ezberdinak aztergai

Jardunaldiaren ardatz nagusia talde-lana izan da. Bertan, parte-hartzaileek egoera desberdinak aztertu dituzte, enpresan sor daitezkeen hizkuntza-egoerei aurre egiteko neurriak eta erantzun egokiak irudikatuz. Dinamika honen helburua enpresa bakoitzak bere hizkuntza-irizpideak zehazteko bidean laguntzea izan da.

 

Horren adibide praktiko gisa, Nerea Caballero EBA SL enpresako ordezkariak bere enpresan hizkuntza-irizpideak zehazteko prozesuan izandako esperientzia arrakastatsua partekatu du bertaratutakoekin.
 

Nerea Caballero

 

 

Hurrengo pausoak

Aurrera begira, etorkizuneko erronkak finkatzeko tartea ere izan da. Enpresek euskararen normalizazioan eman beharreko hurrengo pausoak identifikatu dituzte eta 2026rako lehentasunak zehaztu dituzte kolektiboki.

 

Jardunaldiaren amaieran, Make It Visual-ek saioaren laburpen grafikoa aurkeztu du. 

 

Era berean, praktikak euskaraz egiteko aukera eskaintzen duten enpresen mapa lantzen jarraitzen dutela gogorarazi da, datorren urteko otsaileko foroan emaitzak aurkezteko helburuarekin, eta hurrengo hitzorduetarako datak proposatu dira. 

 

Foroak agerian utzi du Arabako enpresek gero eta interes handiagoa dutela euskara kudeaketa-planetan txertatzeko eta hizkuntza-irizpide argiak ezartzeko, lan-giro euskaldunago eta eraginkorrago bat lortzeko bidean.

 

Arabako Enpresen Foroko saioaren laburpen grafikoa

Ikusi gehiago
2025-04-03
Praktikak euskaraz egiteko aukerak aztergai Arabako Enpresen Foroan
Praktikak euskaraz egiteko aukerak aztergai Arabako Enpresen Foroan

Gaur goizean, Europa Biltzar Jauregian, Arabako Enpresen Foroaren aurtengo lehen edizioa egin da, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak elkarlanean antolatuta. Bai Euskarari Elkarteak jardunaldiaren zerbitzu teknikoa eskaini du.


Foroan 40 bat enpresa eta eragile sozioekonomiko bildu dira lan munduan euskararen presentzia sustatzeko, hizkuntzen kudeaketaren inguruko praktika onak partekatzeko eta enpresa eta hezkuntza zentroetan praktikak euskaraz egiteko erronkak ezagutzeko.


Ekitaldia Lanabes programaren baitan kokatzen da, Araban euskara lanean sustatzeko 2020tik martxan dagoen ekimen estrategikoaren barruan.


Jardunaldiak hainbat hitzaldi eta dinamika parte-hartzaile izan ditu, besteak beste:
 

  • LanHitz eta Gasteizko Merkataritzako diru-laguntzak: Hizkuntza Politika Sailak eta Gasteizko Udalak euskara sustatzeko dituzten laguntzen berri eman dute.
  • Euskaraldia 2025: Taupa Mugimenduak aurtengo Euskaraldiaren xehetasunak eta parte hartze bideak azaldu ditu.
  • Praktikak euskaraz: errealitatea eta erronkak: Enpresa eta hezkuntza zentroen esperientziak partekatu dira, Egibide, RPK, Laneki eta Oreka IT-ren eskutik.
  • Talde dinamika: 'Eta nire enpresan zer?': Bertaratuek beren erakundeetan euskararen presentzia areagotzeko erronkak eta aurrerapausoak identifikatu dituzte.


Foroaren baitan, euskarazko praktiken mapa osatzeko prozesua ere abiatu da, Arabako enpresen inguruko informazio baliagarria bilduz.


Jardunaldian izandako parte-hartze aktiboak erakutsi du enpresek euskararen presentzia sendotzeko duten interesa, eta esperientzien trukeak eta proposamen berriek ekarpen aberatsa egin dute.


Arabako Enpresen Foroaren hurrengo edizioa 2025eko irailaren 23an egingo da, Europa Biltzar Jauregian.
 

Ikusi foroaren saioa osorik

 

Ikusi gehiago
2025-02-04
Erakundeek euskaraz komunikatzeko gidaren online aurkezpena egingo otsailaren 20an jendaurrean.eus-ek
Erakundeek euskaraz komunikatzeko gidaren online aurkezpena egingo du otsailaren 20an jendaurrean.eus-ek

Erakundeek euskaraz komunikatzeko gidaren online aurkezpena egindo du Jendaurrean Erabili proiektuak. Aurkezpena otsailaren 20an izango da, 15:00etan, eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

 

Azaroaren 22an aurkeztu zuten Donostiako Tabakaleran jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida. Erakundeek komunikazio publikoa euskaraz (ere) egitea erraztu nahi duen gida da; kontsultarako tresna bat, erabiltzailearen behar eta baldintza desberdinetara egokitzeko bokazioz sortu dena. Gaiaren inguruko eduki ugari biltzen dira modu irekian eta doakoan.

 

Erakundeek komunikazio publikoa modu erosoan eta eraginkorrean egiteko, ezinbestekoa da hizkuntzak egoki kudeatzea. Gure testuinguruan, horrek barne hartzen du euskarari dagokion tokia ematea enpresen, administrazio publikoen, kultur eragileen, kirol taldeen eta denetariko elkarteen komunikazioan. Erakunde horietako arduradunek, komunikazio arloko profesionalek, eledunek eta euskara-teknikariek hamaika erronka eta zalantza aurkitzen dituzte. Zer egin sare sozialetan? Nola prestatu eledunak? Nola kudeatu hizkuntzak ekitaldi handietan? Zein irizpide erabili hedabideekin? Gida hau erantzunak bilatzen laguntzeko tresna da.

 

Online aurkezpen laburra antolatu da Gidaren filosofia eta ezaugarri nagusiak azaltzeko. Aurkezpen mota honen bidez, tresna modu eroso eta arin batean ezagutzeko aukera eskaini nahi zaie interesa izan dezaketen ahalik eta pertsona gehienei. Saioak 45 minutu iraungo ditu.
 

Izena eman

 

Izena emateko epea: otsailaren 18ra arte

 

 

Jendaurrean Erabili proiektua


Jendaurrean Erabili proiektuan jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak landu dira. Proiektua 2015ean martxan jarritako Praktika Komunitatearen inguruan artikulatu da. Izaera eta alor desberdinetako erakunde sozial, pribatu eta publikoak bildu dira bertan, euskarazko komunikazioaren inguruko esperientziak partekatu eta elkarrengandik ikasteko.

 

Praktika Komunitateak bere jarduera aurrera eramatearekin paraleloan, jardun horrekiko bi norabideko harremanean, ikerketa taldeak hainbat ikerketa-lan garatu ditu urteotan eta horietatik mota askotako emaitzak sortu dira: txostenak, artikulu zientifikoak, kongresuetako aurkezpenak, hitzaldien bideoak…

 

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea

 

Proiektuaren aro eta aldi desberdinetan ikerketa-taldeko kide izan dira: Irati Agirreazkuenaga (UPV/EHU), Uxoa Anduaga (Soziolinguistika Klusterra), Eduardo Apodaka (UPV/EHU), Asier Basurto (Soziolinguistika Klusterra), Kontxesi Berrio-Otxoa (UPV/EHU), Idurre Eskisabel (UPV/EHU), Inazio Marko (UPV/EHU), Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra) eta Beatriz Zabalondo (UPV/EHU).

 

Proiektuaren ibilbidean praktika Komunitateko kide izan dira: Adegi, AEK, Artez Euskara Zerbitzua, Athletic Club, Bai Euskarari elkartea, CAF, Donostia Zinemaldia, Donostiako Udala, EITB, ELA sindikatua, Elhuyar, Emun, Euskal Herriko Unibertsitatea, Eusko Legebiltzarra, Getxoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Guggenheim Bilbao Museoa, IMH-Makina Erremintaren Institutua, LAB sindikatua, Malerrekako Mankomunitatea, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, Mutualia, Real Sociedad eta Sakanako Mankomunitatea.

 

Proiektuaren babesleak izan dira: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza

Ikusi gehiago

IZ Helburuak

Helburuak

Objetivos


JARRAIPENA

Lanabes - Araba Euskara Lanean ekimenaren talde sustatzaileak egiten duen lanaren jarraipena eta hedapena.


 

SENTSIBILIZAZIOA

Sektore sozioekonomikoa euskararen erabileran sentsibilizatzea. Komunikazioa.


 

INPLIKAZIOA

Era guztietako entitate eta pertsonak inplikatzea Arabako sektore sozioekonomikoan euskararen presentzia sustatzeko.

IZ Talde eragilea

Talde eragilea

Promotores


ARABAKO FORU ALDUNDIA



DFA
Web DFA  Twitter DFA

 

 

EUSKO JAURLARITZA


Gobierno Vasco
Web Gobierno Vasco Facebook Gobierno Vasco Twitter Gobierno Vasco


GASTEIZKO UDALA


Ayuntamiento Vitoria-Gasteiz

Web Ayuntamiento Vitoria Facebok Ayuntamiento Vitoria Twitter Ayuntamiento Vitoria

 

SEA


SEA


Web SEA Twitter SEA

Bere zerbitzu-eskaintzaren barruan, euskara sustatzeko ekintzak garatzen eta koordinatzen laguntzen du, enpresa-sektoreak hizkuntza-kudeaketan parte har dezan sustatzeko, berrikuntzaren eta aukeraren ardatz gisa.

 

 

ARABAKO GANBERA


Cámara de Comercio de Álava


Web Cámara de Álava Twitter Cámara de comercio de Álava

Topalekua, enpresek behar duten informazioa, prestakuntza eta sustapena errazten duena. Bestalde, erakunde eta eragile batzuekiko osagarritasuna du. Etorkizuneko beharrak hautemateko lider proaktiboa da. 


ARABAKO KOMERTZIO FEDERAZIOA



Federación Aenkomer

 

 

Web Aenkomer Facebook Aenkomer Twitter Aenkomer

Arabako merkataritzaren eta zerbitzuen sektorea hobetzeko tresnak eskaintzen ditu, bai Federazioko elkarteentzat, bai jarduera-azpisektore horietako edozein enpresarentzat.

 


MONDRAGON KORPORAZIOA


Corporación Mondragón


Web corporación Mondragon Facebook corporación Mondragón Twitter corporación Mondragón

Mondragon Taldeak enpresen artean traktore lana egin ohi du hala berrikuntzan nola lehiakortasunean. Euskararen sustapena bi ardatz horiekin batera garatzen dihardu Taldeak. 

 

 

 

LANEKI


Laneki


Web Jakinbai

Lanbide Heziketako ikastetxeen elkartea da, Lanbide Heziketan eta lan munduan euskara sustatzea helburu duena. Ildo horretatik, hainbat egitasmo ditu abian: Ikasmaterialen eta lanbide-arloetako hiztegi terminologikoaren sorkuntzarako programak,


BAI EUSKARARI


Bai euskarari elkartea


Web Bai Euskarari Facebook Bai Euskarari Twitter Bai euskarari
 

Alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. Bai Euskarari Ziurtagiria da elkartearen proiektu nagusia.


VITAL FUNDAZIOA



Vital fundazioa
Web fundación vital Facebook Fundación Vital Twitter Fundación Vital