IZ Zerbitzuen katalogoa

Zerbitzuen katalogoa

Banners catálogo de servicios

Zerbitzuen katalogoa

 

 

Qué es el servicio Lanabes LANABES ZERBITZUA

 

 

Ordu poltsa


160 orduko poltsa eskaintzen da, aurrez  identifikaturiko enpresek zerbitzua nahi dutela adieraziz gero. (Enpresa kopuru mugatua urtero).

 

Enpresa bakoitzari 10 ordu eskaintzen zaizkio. Enpresa bakoitzak ordu horiek erabili ahal izango ditu berak nahi duen zerbitzua jasotzeko: aholkularitza, formazioa, itzulpenak, jarraipen bilerak…

 

 

Ikastaro laburrak


Zerbitzuez orduez gain, enpresa guztiei eskainiko zaizkie 2 ikastaro tekniko:
 

  • Mezu elektronikoak euskaraz idazteko ikastaroa.
  • Telefonoz euskaraz artatzeko ikastaroa (90′ minutuko 3 saioko ikastaroak).

 

Interesa duen enpresa batean egin daiteke eta industrialdeko gainontzeko enpresak gonbidatu bertara edo online eman ikastaroa, bakoitza bere enpresa edo etxean dagoen bitartean, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak horretarako prestatuta duen Bileragelak zerbitzua erabiliz (BigBlueButton softwarearen aplikazioa).

 

 

Behar linguistikoen identifikazioa egiten lagundu


Lanabes Zerbitzuaren  barruan lehentasunak finkatzen eta enpresari behar linguistikoen identifikazioa egiten laguntzen da. Honako hauek izan ohi dira egitekoak:
 

  • Bezero, produktu eta zerbitzuen ezaugarrien analisia.
  • Interes-talde nagusien nahien analisia: langileak, sindikatuak, inbertsoreak, administrazioa…
  • Gizartearen interesen eta enpresari dagozkion lege betekizunen analisia.
  • Errotulazioa aldatzeko laguntza.
  • Hizkuntza ohiturak aldatzeko gomendioak: ahozko harreman informalak, formalak, bilerak, bezeroei ematen zaien lehen arretan, langileentzako oharretan…
  • Bezeroekin erabiltzen diren dokumentuak eta komunikazioak kudeatzeko prozedurak hobetzen eta adosten lagundu. Katalogoetan, sustapenerako euskarrietan eta gainontzeko publizitatean euskararen presentzia bermatzeko aukerak aztertu.
  • Webgunea euskaratzen lagundu, bisitariaren nabigatzailearen hizkuntza hautuaren arabera irekitzeko prestatu… PuntuEUS domeinua eskuratzeko aukera aztertu.
  • Sarea sozialak kudeatzeko irizpideak adosten lagundu.
  • Langileek gehien erabiltzen dituzten inprimakiak eta barne komunikazioak kudeatzeko prozedurak adosten lagundu.
  • Baliabide informatikoak euskaraz jartzeko aukerak aztertzen lagundu.
  • Hizkuntza politika, irizpideak edo jarraibideak adosteko laguntza.
  • Bikain eta/edo Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko prozedura burutzen lagundu.
  • Hornitzaile euskaldunak aurkitzeko laguntza.
  • Enpresaren terminologia eta oinarrizko komunikazioak jasoko dituen gida sortzen lagundu.
  • Ikasleen praktikak euskaraz egiteko aukera aztertu eta prozedura adostu. Dekalogo bat helarazi enpresei.
  • Euskara ikasteko aukeren berri eman. Euskaltegiekin hitz egin eta saiatu enpresen neurrira egindako eskaintzak helarazten enpresei. Taldeak industrialdeetan, autoikaskuntza, online…
  • Itzulpen zerbitzuen eta teknologien berri eman enpresei. Tresnak, hornitzaileen zerrendak, erreferentziazko tarifak…
  • Enpresaren egoeraren diagnostikoa eta bilakaera jaso fitxategi batean. Fitxategi hori molda daiteke eta enpresarekin harremana dagoen bakoitzean eguneratu, egindako ibilbidea dokumentatzeko.

 

Zerbitzuen katalogoa - Enpresa ertainak

 

Enpresa ertainentzako zerbitzua ENPRESA ERTAINAK

 

Tamaina ertaineko (10-49 langile bitarteko) enpresek eskura duten laguntzetako bat da Aholkularitza Zerbitzua.

 

Enpresaren egungo egoeraren azterketa bat egin eta epe laburrean zein hobekuntza egin daitezkeen identifikatzea da lehenengo pausoa. Lehentasunezkoak diren arloak identifikatzen dira eta horiei erantzuna emateko neurriak diseinatu.

 

Prozesu horretan murgiltzeko aholkularitza eskaintzen dugu, besteak beste, Bai Euskarari Elkartearen bidez Gasteizen kokatutako enpresei zuzendutako aholkularitza.

 

 

10-49 langile bitarteko enpresetan eragiteko Gasteizko Udala eta Bai Euskarari Elkartearen arteko hitzarmena


2016tik indarrean den hitzarmen honen bidez Gasteizko Udalaren eta Bai Euskarari Elkartearen lankidetza harremanak gauzatzen dira. Hitzarmen honen helburua arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzen duten entitateen ahalegina aitortzea, aholkularitza eta euskararen egoeraren ebaluazioa eskaintzea eta elkarlanean aritzea da, erreferente berriak sortuz, eta sare-lana bultzatuz.

 

Hori horrela, honako lan-ildo hauek jorratzen dira:
 

  • Komunikazio ekintzak industria arloan, euskararen presentzia eta erabileraren balio erantsia azpimarratzeko.
  • Bai Euskarari Ziurtagiria hedatzea.
  • Aholkularitza eta ebaluazioa eskaintzea.
  • Erreferenteak identifikatzea.
  • Udalak babesten dituen ekimenen azterketa eta jarraipena egitea, horien hizkuntza egoera hobetzeko.
     

Bai Euskarari elkarteak enpresa bakoitzak dituen beharrak, gabeziak, indarguneak… identifikatzeko diagnostikoan laguntzen du, baliabideak eskaintzen ditu eta aurrerapausoak emateko proposamenak egiten dizkie. Honekin batera, elkartearen ikurra den ziurtagiriaren hedapenerako lanak ere marko honetan kokatzen dira.

 

Bai Euskarari elkarteak gainera, Udalak antolatutako ekimen esanguratsu batzuen (Empleo-gune, IronMan, Jazzaldia, Magialdia, Ardoaraba…) hizkuntza egoeraren jarraipena egiten du.

 

Bai Euskarari irizpideak

 

Zerbitzuen katalogoa - Enpresa handiak

 

Enpresa handientzako zerbitzua ENPRESA HANDIAK 

 

2019. urtean Arabako Foru Aldundiak Ahize-AEK hizkuntza aholkularitza kontratatu zuen lurraldean dauden 50 langiletik gorako enpresen artean euskararen arloan zerbait egiteko prest zeuden enpresak identifikatzeko, horren bitartez, Arabako enpresen interes maila jaso zen diagnostikoan jasota dagoena. Lan horren ondorioz, Lanabes Zerbitzua jarri zuten martxan Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak elkarlanean.


2020: Lanabes Zerbitzuaren eskaintza interes maila erakutsi zuten enpresen artean, 50 langiletik gorako Arabako enpresetan. 2020ko helburua izan da informazioa ematea, hizkuntza-kudeaketa hobetzeko aholkularitza eta zerbitzu teknikoak eskaintzea,  hizkuntza-kudeaketan aurrerapausoak eman nahi zituzten enpresei. Informazioa emateaz gain, bigarren helburua zen zerbitzua ematea hizkuntza-kudeaketan aurrerapausoak eman nahi dituzten 20 enpresari.


2021: SEA Arabako Enpresak erakundearekin batera bigarren lerro bat ireki zen. 2021. urtean 40 enpresekin egin zen saiakera eta 28 enpresek bat egin zuten egitasmoarekin.

 

2021ean 23 enpresek jaso dute zerbitzua, beste batzuekin unean unean lantzen joan da zerbitzua aukeren arabera: egitasmoari baiezkoa esan dioten enpresen artean 12k aholkularitza zerbitzua jaso dute. Hiru enpresek euskera plana abiatzeko bideari ekin diote, eta beste hirurekin aukera ezberdinak aztertu dira, hizkuntza irizpideak landuz, besteak beste.

 

13 enpresetan dokumentuak edo webguneak itzuli ditugu. Beste enpresa batek proiektuan parte hartzeko prestutasuna azaldu zuen itzulpenetan, bereziki, interesa azalduz.

 

Bederatzi enpresetako langilek parte hartu dute eskaini diren lau formazio txandetan; guztira 31 langilek.

 

Entitea batek sentsibilizazio saioak eskatu ditu, nahiz eta zerbitzu hau ez zegoen eskaintzaren barruan.

 

Horretaz gain, izaera publikoa zutelako egitasmotik kanpo geratu ziren bi enpresek plana diseinatu dute. XEDERA zerbitzuan izena ematea aurreikusi dute, eta beste batzuekin 2022ko plana abiatzeko hitzarmena adostu dugu.