Breadcrumb

IZ Praktikaldiak euskaraz

Praktikaldiak euskaraz

Lanbide heziketa


Laneki elkarteak azken hamarkadan, Lanabes egitasmoaren baitan, Lanbide Heziketatik lan mundurako zubia den Lantokiko Prestakuntza eta Prestakuntza Dualak euskaraz sustatzen ditu.

 

Lanekik Lanabes proiektuaren bat egin eta proiektu-kideekin lankidetzan aritzea du helburu.

Baigare

 

2021:
 

FP Dual Euskera Geomapa

LH Duala euskaraz egin den lantokien Geomapa eguneratu da, azken 4 urteetako datuekin (ikus jakinbai.eus ).

 

Egitasmo hau Lanbide Heziketako Lantokiko Prestakuntza eta Dualeko arduradun eta Hizkuntza Normalkuntza Arduradun Teknikarien eskaeratik sortu da. Geomapa bilatzaile bat da, ikastetxeetako arduradunek ikasleari euskarazko lantokiko egonaldiak bilatzea posible egiten duena. Gainera, bilaketa aurreraturako aukera ematen du, lurraldea eta lanbide arloa aukeratu daitezke.

 

Geomaparen komunikaziorako azalpen bideoa dago Laneki-ren You Tube kanalean, LH Duala euskaraz webgunean argitaratuta.

 

Formakuntza saioak egin dira: berritzeguneetan eta ikastetxeetan. Guztira 8 saio, 180 ikastetxeetako arduradun eta irakaslek parte hartu dute.

Udaltop jardunaldian aurkeztu da eta hainbat udalekin bilerak egin dira.


LH Duala euskaraz bideoak

LH Duala euskaraz indartzeko komunikazio estrategia egin da. Bi ildo jorratu dira eta bakoitzarekin bideo bana egin da.

  • Lehenengo ildoa: praktika on bat grabatu da ikastetxeen eta lantokien eredugarri. Bideo honetan LH Duala euskaraz egiteko parte hartzen duten eragileen testigantzak jaso dira: irakasleak, ikasleak eta lantokiko arduradunak. ‘LH Duala euskaraz, nola?’ izenburupean argitaratu da Lanabes kanaletik.
 
  • Bigarren ildoa: Administrazio Publikoa eredu hartuta, LH Duala Euskaraz lantoki gehiagotan egitera animatzen dituen iragarki-bideoa egin da. Bideo honetan hainbat administrazioetako testigantzak hartu dira: Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Osakidetza. Gainera, Vital Fundazioaren babesa ere jaso da hauen testigantza batzuekin.

LH Duala Euskaraz marka

LH Duala Euskaraz marka sortu da, LH Duala euskaraz egiten duten lantokiek eta ikastetxeek beraien euskarrietan erabiltzeko: webgune, dokumentazio, gidaliburu, salmenta liburu… LH Duala Euskaraz marka eskuragarri dago Jakinbai.eus webgunean eta LH Duala Euskaraz webgunean.


LH Duala euskaraz autodiagnostikorako tresna

LH Duala euskaraz autodiagnostikorako tresna argitaratu da; jakinbai.eus webgunean.

 

Autodiagnostikorako tresna LH Duala euskaraz webgunean ere argitaratu da.


Ekintzailetza euskaraz

Lanbide Heziketan ikasle ekintzaileak trebatzen dira. Horretarako, Enpresa eta Ekimen Sortzailea ikasgaia dute eta enpresa simulatuak egiten dira. Enpresa simulatuen bi azoka izaten dira; bata Araban: Araba Ekinean eta bestea Eibarren, Ikasenpresa azokan.

 

Ekintzaileei hizkuntza kudeatzearen garrantziaz ohartzeko kanpaina egin da, horretarako sortu den kartel baten bidez. Ekintzaileek sortzen dituzten enpresa simulatuetan euskaraz zerbitzua eman dezaten sustatzeko.

 

Ekimen hau Mendizabalako Arte Grafiketako de 2DG3 ikasle taldearekin landu da.