Gasteiz - euskaraba
Breadcrumb
IZ Gasteiz
Gasteiz
Zerbitzuen katalogoa - Enpresa ertainak
Enpresa ertainak
Tamaina ertaineko (10-49 langile bitarteko) enpresek eskura duten laguntzetako bat da Aholkularitza Zerbitzua.
Enpresaren egungo egoeraren azterketa bat egin eta epe laburrean zein hobekuntza egin daitezkeen identifikatzea da lehenengo pausoa. Lehentasunezkoak diren arloak identifikatzen dira eta horiei erantzuna emateko neurriak diseinatu.
Prozesu horretan murgiltzeko aholkularitza eskaintzen dugu, besteak beste, Bai Euskarari Elkartearen bidez Gasteizen kokatutako enpresei zuzendutako aholkularitza.
Gasteizko Udala eta Bai Euskarari Elkartearen arteko hitzarmena
2016tik indarrean den hitzarmen honen bidez Gasteizko Udalaren eta Bai Euskarari Elkartearen lankidetza harremanak gauzatzen dira. Hitzarmen honen helburua arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzen duten entitateen ahalegina aitortzea, aholkularitza eta euskararen egoeraren ebaluazioa eskaintzea eta elkarlanean aritzea da, erreferente berriak sortuz, eta sare-lana bultzatuz.
Hori horrela, honako lan-ildo hauek jorratzen dira:
- Komunikazio ekintzak industria arloan, euskararen presentzia eta erabileraren balio erantsia azpimarratzeko.
- Bai Euskarari Ziurtagiria hedatzea.
- Aholkularitza eta ebaluazioa eskaintzea.
- Erreferenteak identifikatzea.
- Udalak babesten dituen ekimenen azterketa eta jarraipena egitea, horien hizkuntza egoera hobetzeko.
Bai Euskarari elkarteak enpresa bakoitzak dituen beharrak, gabeziak, indarguneak… identifikatzeko diagnostikoan laguntzen du, baliabideak eskaintzen ditu eta aurrerapausoak emateko proposamenak egiten dizkie. Honekin batera, elkartearen ikurra den ziurtagiriaren hedapenerako lanak ere marko honetan kokatzen dira.
Bai Euskarari elkarteak gainera, Udalak antolatutako ekimen esanguratsu batzuen (Empleo-gune, IronMan, Jazzaldia, Magialdia, Ardoaraba…) hizkuntza egoeraren jarraipena egiten du.