Euskaraba - euskaraba
Banner home EU

EUSKARABA
Araban euskara sustatzeko webgune ofiziala pertsona, elkarte eta enpresentzat.
Ikusi LanabesEuskaraba deskribapena

Euskararen Foru Zerbitzuaren misioa da euskaraz bizitzeko aukera bermatzea hala nahi duten arabarrei. Hori dela-eta, gizarte eragile, erakunde publiko eta Foru Aldundiaren gainerako Sail eta Zerbitzuekiko koordinazio, egikaritze eta elkarlan neurri eta ekimenak sustatzen eta garatzen ditu, euskararen erabileraren normalizazioan urratsak emateko xedez.
Ikusi plan estrategikoa
IZ Azken albisteak
Azken berriak
Eduki publikatzailea

Joan den abenduaren 1ean, Laudion, hasi zen jardunaldi komarkalen zikloa, Euskara Estrategia Plana ezagutarazteko. Plan honek datozen urteetan euskararen erabilera eta presentzia indartzeko lehentasunak markatuko ditu. Atzo, topaketa Añanan egin zen, eta hurrengo hitzorduak urtarrila arte eskualde desberdinetan izango dira.
Jardunaldiak herritarrentzat irekiak dira eta helburua da planaren helburuak partekatzea, proposamenak entzutea eta erakundeen eta tokiko eragileen arteko lankidetza sendotzea. Saio bakoitzean kuadrilletako ordezkariak eta udal arduradunak izango dira, eta amaieran mokadu bat eskainiko da harremanak errazteko.
“Eskualde bakoitzera joatea, jendeari begietara begiratzea eta esaten digutena entzutea gobernatzeko modurik onena da”, adierazi du Iñaki Gurtubaik, eta azpimarratu du Plana “apustu bat dela euskara eguneroko bizitzan, administrazioan eta kalean presente egon dadin, gure identitatearen eta lurralde kohesioaren parte delako”.
Hurrengo jardunaldien egutegia:
Oion – Abenduak 10, 18:30ean, Bazterra aretoa
Kanpezu – Abenduak 15, 18:00etan, Kuadrillaren egoitza
Agurain – Abenduak 17, 19:00etan, Manu Yanke aretoa
Urkabustaiz – Abenduak 18, 18:30ean, Kultur etxeko antzokia
Amurrio – Urtarrila
Gasteiz – Urtarrila
Jardunaldi hauek aukera paregabea dira denon artean, euskarazko etorkizun handiagoa eraikitzeko Arabako lurraldean.

"Euskara ZUGAN, NIGAN, GUGAN" lelopean, onartutako adierazpen instituzionalak gure hizkuntzak egindako bide luzea gogorarazten du, debekuen aurrean duen erresistentzia eta belaunaldiz belaunaldi egokitzeko eta gaztetzeko duen gaitasuna.
Deskargatu adierazpena

Urteak dira Arabako Errioxan euskararen aldeko urratsak ematen hasi ginela. Lehen urrats haiek ikastolen mugimenduari eta helduen euskalduntzeari esker izan ziren, eta geroago beste hainbat eta hainbat eragilek eutsi zioten bideari. Guzti horiei esker, ezagutzan aurrerapauso handiak eman ditugu; orain, ezagutza horretan oinarrituta, erabilerari eta ikusgarritasunari eman nahi diogu bidea.
LUKUAk ekimena dakargu orrialde hauetara. Arabako Foru Aldundiak sustatutako proiektua da, eta ABRA (Asociación de Bodegas de Rioja Alavesa), Ardoaren Ibilbidea, Arabako Errioxako Kuadrilla eta Ahize-AEK elkarlanean ari dira haren garapenean.
Ekimenak Arabako Errioxako upategietan eta enoturismoan eragitea du helburu, euskararen ezarpena enpresa horien eguneroko jardunean txertatuz.
Ez da ekimen isolatua: mota honetako beste hainbat proiektu ere garatzen ari dira Euskal Autonomia Erkidegoan —Eusgara, Eskuara, Landue…—, eta LUKUAk bere oinarriak LANABES proiektuan ditu. Izan ere, LANABESen bidez euskararen erabilera areagotzea bilatzen dugu enpresamunduan.
BAINA, ZER DA LUKUAK?
Arabako Errioxako upategiei eta enoturismo-enpresei zuzendutako hizkuntza-diagnostiko eta aholkularitza zerbitzua da.
Aurretik, 2023an, hamar enpresarekin aritu ginen lanean, eta aurten, 2025ean, urtebeteko etenaldiaren ostean, berriro ekin diogu ekimenari.
ZEIN DA HELBURUA?
LUKUAk ekimenaren helburu nagusia hizkuntza normalizazioan urratsak ematea da. Baina, horrez gain, ardogintza eta enoturismoan ari direnen arteko aliantzak sendotu nahi ditugu.
Upategientzat euskarak balio erantsia izatea nahi dugu, lagungarri izan dadin merkatu berrietara heltzeko eta bezero berriak erakartzeko.
Proiektuaren bidez, sektore honetako enpresek euskarari ikusgarritasuna eman diezaioten bilatzen dugu, identitatearekin, kalitatearekin eta hurbiltasunarekin lotuz: “hemengoak gara, gauzak ondo egiten ditugu, eta gainera euskaraz”.
Horretarako, euskararen presentzia eta erabilera sustatuko ditugu ardogintzan eta enoturismoan, eta kanpainak eta ekintzak antolatuko ditugu.
Baina horretarako, ezinbestekoa da Arabako Errioxan euskaraz ari zareten guztion elkarlana.
ZER ESKAINTZEN DU LUKUAKEK?
Labur esanda, LUKUAk aholkularitza integrala eskaintzen du upategiek eta enoturismo-enpresek hizkuntzaren kudeaketa eraginkorra izan dezaten:
- Hizkuntza-diagnostikotik abiatuta, egoera zehatza ezagutzea.
- Itzulpen-zerbitzua eta hizkuntza irizpideen inguruko aholkularitza.
- Enpresei laguntza ematea urrats txiki baina sendoak egiteko, haien alboan egonaz.
Parte hartzen duten enpresei ez diegu eskatzen ezin dutena, baizik eta urrats txikiak baina sendoak ematea; LUKUAk bidaide izango duzue bide horretan.
Euskararen inguruan aukerez betetako mundu berri bat dagoela erakutsi nahi diegu: aliantza berriak sortzeko, hornitzaile euskaldunak ezagutzeko, praktikak euskaraz egiteko…
Asmoa da hori guztia pixkanaka ordenatzea eta Arabako Errioxako ardogintzako enpresek euskara beren egunerokoan integratzea.
GUZTION ARTEAN LANDU ETA JASO
Ekin diezaiogun: LUKUAk euskararen presentzia areagotzeko tresna izan dadila Arabako Errioxako enpresen eguneroko jardunean.
Zenbait urrats egin dira, eta egiten ari dira; orain, elkarrengandik ikasi eta komunitate sendoa sortzea da erronka, ardogintza eta enoturismoaren inguruan.
Euskara aintzat hartuko duen sektore bat eraiki dezagun, hizkuntzaren erabilera normalizatuz eta gure hizkuntzak diferentzia eta bereizgarri bihur gaitzan beste eskaintzen artean.
Landa dezagun guztion artean eta jaso dezagun guztion uzta: euskararena. Uzta anitz, aberats eta guztiontzat gustagarria izan dadila.
Sor dezagun komunitate eta ekosistema egokia, euskarak presentzia eta balio erantsia izan dezan Arabako Errioxako enpresa-munduan.
Euskararen ulermen mapa Araban
Aplikazio habiaratuak
IZ Sustatzaileak
Sustatzaileak
Colaboradores Duplicate 1
EUSKARAREN FORU ZERBITZUA
Bere egitekoak dira, besteak beste, dirulaguntzak banatzea euskara sustatu nahi duten norbanako, elkarte edo enpresei, lankidetzak bultzatzea eragileen artean, eta koordinazio lanak egitea Arabako eta Euskal Herriko erakundeekin.
ARABAKO UDAL ETA KUADRILLETAKO EUSKARA ZERBITZUAK
Arabako Lurralde Historikoko kuadrilletako eta Trebiñuko udaletako euskara-teknikarien sarea.
IZ Norentzat
Norentzat
Para quién

ENPRESAK

HELDUEN EUSKALDUNTZEA

AISIA ETA KIROLA

TRANSMISIOA

ADMINISTRAZIOAK
Aplikazio habiaratuak
BAN Buletina


