Breadcrumb

Euskararen Plan Estrategikoa

Araban Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Estrategikoa (2025-2029)

 

 

 


Hona hemen Arabako Foru Aldundiak, erakunde eta elkarte gehiagorekin elkarlanean, Euskaren Plan Estrategikoa gauzatzeko datozen urteotarako aurreikusitako 34 ekintzak:

 Gobernantza

 

1. erronka: Euskararen normalizazioa agenda politikoaren erdigunera eraman


Koordinazioa eta osagarritasuna sustatu eremu instituzionalean zein sozialean


 

1. Hakoba lan-mahaien bitartez elkarlana sustatu.

2. Herri Erakundeen dirulaguntza-deialdien eta hitzarmenen gaineko hausnarketa egin eragileekin batera.

3. Euskararen Batzordea dinamiko eta parte-hartzaile izan dadin neurriak hartu.

4. Euskararen erabileran erreferenteak diren elkarte eta babesguneak identifikatu,
geo-mapa egin eta ezagutarazi.


Euskararen biziberritzearen aldeko lidergoa eta konpromisoa indartu


 

5. Normalkuntzan sentsibilizazioa egite aldera, euskara biziberritzeko ekimenak eta mezuak zabaldu bai AFAko arduradun politikoen artean, baita tokiko eta kuadrilletako arduradunei.

 


 

2. erronka: Berariazko nahiz zeharkako hizkuntza-politika garatu, gainerako hizkuntzekin nahiz kulturekin bizikidetzan.
 

Eremu soziolinguistikoetarako hizkuntza-politika berezituak garatu


 

6. Etorri-berrientzako Udaletako harrera-planetan txertatzeko hizkuntza-politika jasoko duen protokolo generikoa sortu elkarlanean.

 

Zeharkako hizkuntza-politikak garatzeko estrategiak gauzatzea


 

7. Aldundian sailen edo atalen bitartez elkarlana antolatu euskararen sustapen bateratua bideratzeko..

 

 

Jarrera / Motibazioa

 

3. erronka: Euskararen aldeko jarrera areagotu eta hiztunen ahalduntzean, hizkuntza-ohituretan eta -portaeretan eragin.

 

Gizartea aktibatzeko esperientziak indartu eta hedatu


 

8. Lehen hitza euskaraz egitera gonbidatzeko ekimenak gauzatu.

9. Euskaraldia, Korrika, Barra-barra, Araba euskaraz, Durangoko Azoka, Arabako tokiko bertso-eskolak… bezalako ekintzak lagundu, sustatu.

 

Euskal-hiztun edo komunitate ahaldundua erdiesteko bidea egin


 

10. Euskara eta euskal kultura sustatzeko Arabako Foru Aldundiko ekimenen presentzia aztertu eta hala badagokio hobekuntzak proposatu.

11. Euskara eta euskal kultura sustatzeko Lurraldeko ekimenen presentzia aztertu eta hala badagokio hobekuntzak proposatu. 

12. Araban euskara eta euskal kultura sustatzeko eskaintza ireki programatzaileekin elkarlana abiatuz.


 

Ayudas euskaldunización Ezagutza / Gaitasuna

 

4. erronka: Euskararen eta euskal kulturaren transmisioan eragin

 

Familia-transmisioa bermatzeko bideak jarri


 

13. Transmisioan laguntzeko baliabideak eskaini, etxean 0-6 eta 6-12 adin-tarteetarako euskarazko materiala banatu, eta sentsibilizazio-saioak aktibatu.

 


Hezitzaileen eta irakasleen gaitasuna handitu hizkuntza-kudeaketan zein ezagutza eta praktika soziolinguistikoan


Hezitzaile eta irakasleei euskal kulturaren eta praktika soziolinguistikoan inguruko prestakuntza, materialak eta praktika onak eskaini. 

14.  Aisia- eta kirol-hezitzaileentzat programa bereziak sortu.

 


 

5. erronka: Euskara irakatsi eta ikasteko aukerak indartu eta berriak sortu.

 

Ezagutza orokortzeko eta espezializatzeko baliabideak handitu eta tresnak sortu


 

15. Ahozkotasunean dauden praktika egokiak identifikatu eta zabaldu hainbat formatutan.

 


Euskara ikasteko aukera berriak sortu eta baldintzak erraztu


 

16. Euskalduntze xede talde jakinak sor daitezen aztertu eta bultzatu. 

17. Euskalduntze Lan Mahaiarekin euskalduntze-prozesua finantzatzen jarraitu,
laguntza publikoak antolatu eta komunikazio bateratua eskaini.


 

 Erabilera / Elkarreragina

 

6. erronka: Euskara eguneroko bizitzan eroso erabiltzeko berariazko estrategiak garatu

 

Euskararen babesguneak indartu eta berriak sortu


 

18. Izaera desberdinetako Arabako enpresetan Euskara Lan eta Zerbitzu hizkuntza izateko hizkuntza-aholkularitza zerbitzua eskaintzea.

19. Heziketaren eta enpresen arteko zubi lana sustatu. Praktikaldiak euskaraz izan daitezen sustatu.

20. Lanabes lantaldekideekin hitzarmenak sustatu eta Arabako enpresen arteko foroa antolatu.

21. Aisialdian eta kirol eskaintzan euskararen erabileran eragiteko diagnostiko bana egin, eta ondorioz dagozkien ekintza planak proposatu eta garatu (mikro-planak, praktika komunitateak, topaketak…).

22. Euskarazko hedabideak finantzatzen jarraitu eta laguntza publikoak antolatu.

 

 

Icono Datos sociolingüístico Ikerketa / Sistematizazioa


7. erronka: Ikerkuntza bultzatu, ardatz estrategikoetako erronka bakoitzaren nondik norakoak sakon ezagutzeko

 

23. Araban Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Estrategikoaren ebaluaketak egin.

24. Arabako gizarte pertzepzioak jasotzeko ekimenak abian jarri eta jarraipena egin.

25. Kale neurketak egin, gazteen erabilerari lotutako ikerketak…

 

 

 Komunikazioa / Hedapena


8. erronka: Ardatz estrategikoetako lan-ildo bakoitzak dituen xede-taldeak identifikatu eta bakoitzarentzat egokia den komunikazio estrategia aplikatu.
 

Herritarren hizkuntza-eskubideen aldeko politikak garatu


 

26. Herritarren hizkuntza-eskubideak indartzeko diskurtsoa sortu eta zabaldu.

 


Euskaldun izatearen kontzientzian eragin


 

27. Araban euskararen pertzepzioaren azterketaren ondorioetatik plangintza bat abiatu euskarara hurbildu ez diren herritarrak euskarara erakartzeko.

28. Euskara ikasten eta erabiltzen hasteko motibazioan eragin beste herrialde batzuetatik etorri eta euskara ikasi dutenen esperientziak baliatuz (non, nola, zertarako...).

 


Euskararen erakargarritasuna landu


 

29. Arabako gazte-erreferenteak identifikatu (musika, kultura, kirola, komunikazioa…) eta programa bat egin.

30. Euskal hiztun komunitatea hedabide elebakarretan ikusgarriago agertu dadin estrategiak abian jarri.

 

Euskararen indarberritzearen aldeko lidergoa eta konpromisoa indartu


 

31. AFAko zein toki-erakundeetako euskara-planak herritarrei eta interesa izan dezaketenei aurkezteko plangintza osatu eta abian jarri.

 

 

Euskararen babesguneak indartu eta berriak sortu


32. Lanabes programa sustatu elkarte eta enpresa pribatuetan.

33. Euskarari lehentasunezko lekua eman Aldundiaren sare sozialetan.

34. Ingurune digitalean espazioak irabazteko ekimenak sustatu.