Berriak - euskaraba
IZ Berriak
Berriak
Eduki publikatzailea

Arabako Foru Aldundiak dei egiten die Arabako herritarrei Euskaraldian modu aktiboan parte hartzera. Euskaraldia, euskara egunerokoan txertatzeko, hizkuntza-ohiturak aldatzeko eta gizarteko esparru guztietan elkarrekin erabiltzeko aukera paregabea da.
Diputatu nagusiak azpimarratu du “Euskaraldia aukera paregabea da euskara gure egunerokoan gero eta gehiago txertatzeko, hizkuntza-ohiturak aldatzeko eta euskara elkarrekin erabiltzeko.”
Aldundiak azpimarratzen du aurreko Euskaraldiek erakutsi dutela posible dela euskararen erabilera zabaltzea, eta Araban ere argi ikusten ari dela gero eta pertsona gehiago aktibatzen direla euskara beren eguneroko hizkuntza izan dadin, erabilera irmoarekin konprometituz. “Euskaraldiak erakutsi digu posible dela euskararen erabilera zabaltzea, eta Araban ere argi ikusten ari gara gero eta pertsona gehiago aktibatzen direla, euskara euren eguneroko hizkuntza izan dadin", azpimarratu du diputatu nagusiak.
Euskararen presentzia modu nabarmenean hazten ari da Arabako herrietan, eskoletan, lan-eremuetan eta aisialdian. Aldundiaren arabera, lorpen hori herritar guztien lanaren emaitza da. “Gure herrietan, eskoletan, lan-eremuetan eta aisialdian, euskararen presentzia handitzen ari da, eta hori guztion lanaren emaitza da.” azpimarratu du.
Aldundiak uste du urrats handiak ematen ari direla euskararen normalizazio bidean, eta Euskaraldiak bide horretan jarraitzeko indarra ematen duela. “Aurrerapauso handiak ematen ari gara, eta Euskaraldiak norabide horretan jarraitzeko indarra ematen digu.”
Halaber, foru erakundeak azpimarratzen du elkarlana dela bide egokiena normalizazio hori lortzeko Araban, non gero eta gehiago diren euskaraz bizi nahi duten pertsonak. “Araban asko gara euskaraz bizi nahi dugunok, eta argi geratzen ari da elkarlana dela bide egokiena euskararen normalizaziorako".
Azkenik, Arabako Foru Aldundiak dei egiten die Arabako herritar guztiei Euskaraldian parte hartzera, modu aktiboan aritzera eta euskararekin duten konpromisoa berrestera. “Gure hitzek, gure ekintzek eta gure konpromisoak dira aldaketarako gakoa. Elkarrekin, euskaraz gehiago eta gehiagotan biziko gara".
Horrela, Aldundiak berresten du euskararen sustapenean eta normalizazioan duen konpromisoa Araban, eta argi uzten du guztion ahalegin kolektiboa ezinbestekoa dela helburu komun honetan aurrera egiteko.

Euskaraldiaren baitan, Arabako kirolarien hamaikakoa aurkeztu dute Gasteizen, AFDA - Arabako Kirol Federazioaren Elkartearen eskutik. AFDAk urteak daramatza euskararen erabilera sustatzeko ahaleginean Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin lankidetzan, bai eta oraingoan ere.
Kirolean ere euskaraz egitera gonbidatzen gaituzte Arabako hamaika kirolarik. Hamaika dira, baina beste hainbesteren ordezkaritza txiki bat da. Ekimena funtsezkoa da, beharrezkoa delako kirolean euskara sustatzen jarraitzeko eta bultzadatxo bat behar dutenak animatzeko. Euskaraldian ahobizi ala belarriprest rolekin har daiteke parte, biak dira ezinbestekoak.
Ekimen honekin Euskaraldiaren onurak ikusgarri egin nahi dira, eta Arabako kirol federazioak, kirol klubak, kirolariak, entrenatzailea eta era guztietako kirol eragileak ariketa sozial honetan parte hartzera animatu nahi zaituztete.
Arabako hamaikakoa osatu duten kirolari, entrenatzaile, arduradun eta ordezkariek haien bizipenak eta praktikak partekatu dituzte sare sozialetan AFDAren bidez, eredu moduan, kirolean euskaraz egitea gero eta ohikoago izateko.
Hona Arabako kirlarien hamaikakoa:
*E* URTZI BARANDIARAN – ARABAKO TRIATHLOI FEDERAZIOA
*U* EIDER OLABE - JUDIZMENDI IGERIKETA KLUBA CN
*S* KERMAN PZ DE HEREDIA / SARA JZ DE ABERASTURI - MENDIALDEA HERRI KIROL KLUBA
*K* ITXASO HERNANDEZ / JOSEBA LASA - DI – DA LEGUTIOKO PILOTA ELKARTEA
*A* AIDA MARTINEZ / LEIRE ZAMORA - ARABATXO ELKARTEA – GIMNASIA
*R* KEPA ARRIETA – ARABAKO FUTBOL FEDERAZIOA
*A* ESTELA LARREA – LUZERNA ARABAR ERRIOXA ELKARTEA
*L* HECTOR BORGE – ARABAKO HOCKEY FEDERAZIOA
*D* MIREN LEGIDO – GAZTEDI RUGBY TALDEA
*I* URKO HERRAN – KIROLARI - TRIATHLON
*A* NEFER OLAIZOLA – EHARIALDEA EMAKUMEZKOEN ESKUBALIOA TALDEA
ANDER GUEVARA, ALAVÉSEKO FUTBOLARIA ETA IKER LARRAZABAL PILOTARIA.

Argazkiaz gain, sare sozialetan bideoak ere partekatu dituzte, eta hor lagun izan dira:
ANDER GUEVARA, ALAVESEKO FUTBOLARIA ETA IKER LARRAZABAL PILOTARIA.
Zergatik ez @Euskaraldia baliatu, kirol arloan jauzi bat emateko?#EuskaraKirolean | #KirolaEuskaraz | @ArabaKirola | @baikopilota | @Kiroleskola | @NatacinMenditxo | @AthlonKoopE | @Euskaraba pic.twitter.com/ZsRAmcjOwY
— VG_atara plazara (@VG_ataraplazara) May 9, 2025
🚴🏻 🏊🏻 🏃🏻♀️ Euskaraldiarekin bat egin du Arabako Triatloi Federazioak. Urtzi Barandiaran lehendakariak parte hartzera animatzen gaitu! #KirolaEuskaraz@euskaraldia @EuskaraldiaGast @IRONMANtri @aTLETIS@aff_faf @arabahockey @GAZTEDI_RUGBY pic.twitter.com/P7vIhMM1wF
— VG_atara plazara (@VG_ataraplazara) May 6, 2025
#KirolaEuskaraz | #EuskaraKirolean | @euskaraldia @EuskaraldiaGast | @Kiroleskola | @aff_faf | @ArabaKirola | @MendizabalaFP | @Euskaraba
— VG_atara plazara (@VG_ataraplazara) May 14, 2025
Sara eta Kerman Maeztuko Herri Kirol taldeko kideek @Euskaraldia|n parte harteko gonbita luzatu diete Arabako kirolari guztiei! pic.twitter.com/1Vt7lteCJg
#EuskaraKirolean | #KirolaEuskaraz | @CNJudizmendi | @festadio | @Euskaraldia | @EuskaraldiaGast | @afdalava
— VG_atara plazara (@VG_ataraplazara) May 13, 2025
😍Judizmendi Igeraketa Klubak ere bat egin du #Euskaraldia|rekin. Arabako Kirolean ere HAMAIKA gara #Hamaikakoa Elkar mugituz egingo dugu! Aupa Eider! pic.twitter.com/fVilAdZeDV

Gazte Sortzaileak gazteen artean euskarazko sorkuntza sustatzeko beka deialdia da.
- Norentzat: 16 eta 35 urte bitarteko gazteak.
- Saria: 4.000 euro eta aholkularitza profesionala.
- Epea: 2025ko uztailaren 15a.
Helburua
Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria zerbitzuek, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren laguntzarekin –administrazio biek partekatzen duten helburua baita– Gazte Sortzaileak beka deialdia sortu du, euskarazko kulturgintza bultzatzeko asmoz. Beka horren helburuak dira:
- Gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea.
- Gasteizko euskarazko kultura programazioan, besteak beste, eragitea, gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez.
- Gazteek beren sormena garatzeko aukera-guneak izatea.
deialdiaren oinarriak


Arabako Foru Aldundiak berriz ere bat egingo du Euskaraldiarekin, euskararen erabilera sustatu eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozialarekin. Laugarren edizio hau 2025eko maiatzaren 15etik 25era ospatuko da, lehen aldiz udaberrian.
Euskaraldiaren helburu nagusiak dira herritarren hizkuntza portaeretan eragitea, euskaraz bizitzeko aukerak areagotzea eta entitateek hizkuntza-praktikak bideratuko dituzten neurriak hartzea. Ariketa kolektibo honen bidez, Arabako Foru Aldundiak ere bere ekarpena egin nahi du euskararen biziberritzearen aldeko mugimenduan.
Foru Aldundiak apirilaren 1ean Euskaraldian izena eman zuen eta ekimenarekin bat egiten duela jakinarazi zuen bere komunikazio kanaletan.
Horrez gain, parte-hartzea hainbat ekimenen bidez gauzatuko da:
- Apirilaren 15ean, Probintzia Plazan ekintza dinamikoak egingo dira: gune ibiltaria, argazki txokoa, izen-ematearen sustapena, eta Euskaraldiaren materialaren banaketa.
- Maiatzaren 15ean, Euskaraldiaren hasiera ospatzeko, eraikin instituzionalak apainduko dira eta ekimenaren presentzia kalean ere ikusgai egingo da.
Langileei eta herritarrei dei egingo zaie ahobizi edo belarriprest roletan parte hartzeko, eta horretarako baliabideak eskainiko dira.
Arabako Foru Aldunditik euskararen erabileran jauzi kolektiboa sustatu nahi dugu, guztion artean euskaraz bizitzeko aukerak ugarituz.

Gaur goizean, Europa Biltzar Jauregian, Arabako Enpresen Foroaren aurtengo lehen edizioa egin da, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak elkarlanean antolatuta. Bai Euskarari Elkarteak jardunaldiaren zerbitzu teknikoa eskaini du.
Foroan 40 bat enpresa eta eragile sozioekonomiko bildu dira lan munduan euskararen presentzia sustatzeko, hizkuntzen kudeaketaren inguruko praktika onak partekatzeko eta enpresa eta hezkuntza zentroetan praktikak euskaraz egiteko erronkak ezagutzeko.
Ekitaldia Lanabes programaren baitan kokatzen da, Araban euskara lanean sustatzeko 2020tik martxan dagoen ekimen estrategikoaren barruan.
Jardunaldiak hainbat hitzaldi eta dinamika parte-hartzaile izan ditu, besteak beste:
- LanHitz eta Gasteizko Merkataritzako diru-laguntzak: Hizkuntza Politika Sailak eta Gasteizko Udalak euskara sustatzeko dituzten laguntzen berri eman dute.
- Euskaraldia 2025: Taupa Mugimenduak aurtengo Euskaraldiaren xehetasunak eta parte hartze bideak azaldu ditu.
- Praktikak euskaraz: errealitatea eta erronkak: Enpresa eta hezkuntza zentroen esperientziak partekatu dira, Egibide, RPK, Laneki eta Oreka IT-ren eskutik.
- Talde dinamika: 'Eta nire enpresan zer?': Bertaratuek beren erakundeetan euskararen presentzia areagotzeko erronkak eta aurrerapausoak identifikatu dituzte.
Foroaren baitan, euskarazko praktiken mapa osatzeko prozesua ere abiatu da, Arabako enpresen inguruko informazio baliagarria bilduz.
Jardunaldian izandako parte-hartze aktiboak erakutsi du enpresek euskararen presentzia sendotzeko duten interesa, eta esperientzien trukeak eta proposamen berriek ekarpen aberatsa egin dute.
Arabako Enpresen Foroaren hurrengo edizioa 2025eko irailaren 23an egingo da, Europa Biltzar Jauregian.

Arabako Kirol Federazioen Elkarteak (AFDA) jakinarazi du entitateak Euskaraldiaren 4. edizioan parte hartzea erabaki duela eta Kirolean euskararen erabilera sustatzeko aktiboki parte hartzeko konpromisoa hartu duela. 2025eko maiatzaren 15etatik 25era ospatuko da Euskaraldia.
Halaber, parte hartzera animatzeko deia egin du.

Kanpezuko Mendialdea IPIn, ikastetxearen eta euskararen memoria kolektiboa biltzen ari dira transmisioa hauspotzeko, eta horrekin batera, euskararen bilakaera modu erakargarrian ezagutzera emateko. Belaunaldi berriei euskararen historia hurbila transmititzeko egitasmoa da. Sarri, belaunaldi batetik bestera ez da pasatzen egindako ahalegina.
Horretarako, talde eragile bat sortu zen, eta zenbait taldeen solasaldien bitartez informazioa bildu eta kudeatu da. Prozesu horren lehen emaitza bideo bat da, eta, bertan, garai bateko eta egungo familiak, ikasleak eta irakasleak dira protagonistak.
Eduki publikatzailea
BAN Gure podcastak



