Sare sozialak

 


 
  
 Jarrai gaitzazu  
   

IZ Berriak

Berriak

Eduki publikatzailea

2025-04-04
La Diputación Foral de Álava participa por cuarta vez en Euskaraldia
Arabako Foru Aldundiak Euskaraldian parte hartuko du laugarren aldiz

Arabako Foru Aldundiak berriz ere bat egingo du Euskaraldiarekin, euskararen erabilera sustatu eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozialarekin. Laugarren edizio hau 2025eko maiatzaren 15etik 25era ospatuko da, lehen aldiz udaberrian.


Euskaraldiaren helburu nagusiak dira herritarren hizkuntza portaeretan eragitea, euskaraz bizitzeko aukerak areagotzea eta entitateek hizkuntza-praktikak bideratuko dituzten neurriak hartzea. Ariketa kolektibo honen bidez, Arabako Foru Aldundiak ere bere ekarpena egin nahi du euskararen biziberritzearen aldeko mugimenduan.


Foru Aldundiak apirilaren 1ean Euskaraldian izena eman zuen eta ekimenarekin bat egiten duela jakinarazi zuen bere komunikazio kanaletan.


Horrez gain, parte-hartzea hainbat ekimenen bidez gauzatuko da:

  • Apirilaren 15ean, Probintzia Plazan ekintza dinamikoak egingo dira: gune ibiltaria, argazki txokoa, izen-ematearen sustapena, eta Euskaraldiaren materialaren banaketa.
  • Maiatzaren 15ean, Euskaraldiaren hasiera ospatzeko, eraikin instituzionalak apainduko dira eta ekimenaren presentzia kalean ere ikusgai egingo da.


Langileei eta herritarrei dei egingo zaie ahobizi edo belarriprest roletan parte hartzeko, eta horretarako baliabideak eskainiko dira.


Arabako Foru Aldunditik euskararen erabileran jauzi kolektiboa sustatu nahi dugu, guztion artean euskaraz bizitzeko aukerak ugarituz.

Ikusi gehiago
2025-04-03
Praktikak euskaraz egiteko aukerak aztergai Arabako Enpresen Foroan
Praktikak euskaraz egiteko aukerak aztergai Arabako Enpresen Foroan

Gaur goizean, Europa Biltzar Jauregian, Arabako Enpresen Foroaren aurtengo lehen edizioa egin da, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak elkarlanean antolatuta. Bai Euskarari Elkarteak jardunaldiaren zerbitzu teknikoa eskaini du.


Foroan 40 bat enpresa eta eragile sozioekonomiko bildu dira lan munduan euskararen presentzia sustatzeko, hizkuntzen kudeaketaren inguruko praktika onak partekatzeko eta enpresa eta hezkuntza zentroetan praktikak euskaraz egiteko erronkak ezagutzeko.


Ekitaldia
Lanabes programaren baitan kokatzen da, Araban euskara lanean sustatzeko 2020tik martxan dagoen ekimen estrategikoaren barruan.


Jardunaldiak hainbat hitzaldi eta dinamika parte-hartzaile izan ditu, besteak beste:
 

  • LanHitz eta Gasteizko Merkataritzako diru-laguntzak: Hizkuntza Politika Sailak eta Gasteizko Udalak euskara sustatzeko dituzten laguntzen berri eman dute.
  • Euskaraldia 2025: Taupa Mugimenduak aurtengo Euskaraldiaren xehetasunak eta parte hartze bideak azaldu ditu.
  • Praktikak euskaraz: errealitatea eta erronkak: Enpresa eta hezkuntza zentroen esperientziak partekatu dira, Egibide, RPK, Laneki eta Oreka IT-ren eskutik.
  • Talde dinamika: 'Eta nire enpresan zer?': Bertaratuek beren erakundeetan euskararen presentzia areagotzeko erronkak eta aurrerapausoak identifikatu dituzte.


Foroaren baitan, euskarazko praktiken mapa osatzeko prozesua ere abiatu da, Arabako enpresen inguruko informazio baliagarria bilduz.


Jardunaldian izandako parte-hartze aktiboak erakutsi du enpresek euskararen presentzia sendotzeko duten interesa, eta esperientzien trukeak eta proposamen berriek ekarpen aberatsa egin dute.


Arabako Enpresen Foroaren hurrengo edizioa 2025eko irailaren 23an egingo da, Europa Biltzar Jauregian.
 

Ikusi gehiago
2025-03-31
Arabako Kirol Federazioen Elkarteak bat egin du Euskaraldiarekin
Arabako Kirol Federazioen Elkarteak bat egin du Euskaraldiarekin

Arabako Kirol Federazioen Elkarteak (AFDA) jakinarazi du entitateak Euskaraldiaren 4. edizioan parte hartzea erabaki duela eta Kirolean euskararen erabilera sustatzeko aktiboki parte hartzeko konpromisoa hartu duela. 2025eko maiatzaren 15etatik 25era ospatuko da Euskaraldia. 

 

Halaber, parte hartzera animatzeko deia egin du. 

Ikusi gehiago

BAN Gure podcastak