Breadcrumb

Sare sozialak

 


 
  
 Jarrai gaitzazu  
   

IZ Kirola

Kirola

Marka eta erronka

Euskera: marka eta erronka Marka eta erronka



Arabako kirol federazioekin elkarlanean, Gasteizko udalak, Arabako Euskara Zerbitzuekin batera, Euskara: Marka eta erronka izeneko topaketa antolatu zuen, non Arabako kirol arloko 70 ordezkaritik gora elkartu ziren Artiumen. Bertan, gazteei bereziki bideratutako kirol jardueretan Euskararen erabilera sustatzeko irizpideak ezarri zituzten.
 

2024ko ekitaldia kontsultatu
 

 

 

 

BAN Eskola-kirola euskaraz

Kirola

 

Kirol Federazioekin, eskola kirolean edo kirol elkarteekin hainbat egitasmo abian jarri dira. Entrenatzaile, hezitzaile eta irakasleen prestakuntza dugu lehenengo urratsa. Horrekin batera, federazio eta elkarteen eguneroko jardunaren euskalduntzean ere urrats sakonak ematen hasiak dira.

 

Kirol entrenatzaileen gida



 

 

 

 

 

 

 

 Euskara planak


Arabako Foru Aldundiko Euskara Kultura eta Kirol Sailak Arabako Kirol Federazioei baliabideak eskaini dizkio, besteak beste, beren erakundean Euskararen Erabilera Planak sortu eta zabaldu ditzaten. Adibidez, honako federazioetan: saskibaloia (Araski), Atletismo, Golf, Futbola, Nesken Futbola eta Tenisa.

 

Bestalde, Kirol Federazioetan egunean-egunean kudeadeta administratiboan eta jendaurreko arretan dabiltzan langileek euskara ikasteko on-line ikastaroetarako laguntza izaten dute.

 

Araski saskibaloi taldea