Breadcrumb

Sare sozialak

 


 
  
 Jarrai gaitzazu  
   

IZ Familia

Familia

Familia describapena

Gurazoentzako gidaren azala

 

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak argitaratu dituzten euskararen erabilera sustatzeko giden artean (aisialdia, kirola, ludotekak…) oraingo honetan gurasoei zuzendutakoa argitaratu dute.

 

Garrantzi handia izan du eskolak haur eta gaztetxoak euskalduntzeko orduan, baina, azken ikerketek erakusten diguten moduan, eskolak bakarrik ezin du, eta ezinbestekoa da neurriak hartzea eskolatik kanpo ere, etxean, kalean, parkean eta bestelako jardueretan euskararen erabilera ahalbidetzeko.

 

Gurasoak izaten dira haurrentzako erreferenteak bizitzako eremu guztietan, eta halaber, erabakiak hartzen dituztenak, esaterako, ikasteko eredua edo eskolaz kanpoko ekintzak aukeratzean. Bestalde, asko eta asko izaten dira guraso horien zalantzak eta kezkak aukeraketa horiek egiteko momentuan: Seme-alabak euskarazko ereduetan matrikulatzea komeni zaigu? Euskara ikasten ari banaiz, euskaraz egin behar diot? Nola lagunduko diogu etxeko lanekin? Zer egin euskaraz ez egiteko esaten badit?…

 

Eskuartean daukazun gida honetan, galdera horien erantzunak aurkituko dituzu, baita aholkuak eta jarraibideak ere jakiteko nola jokatu familietan sortu ohi diren egoeren aurrean. Gainera praktika onak eta erronkak ere topatuko dituzu; hots, seme-alaben onurarako izango diren jokabide edo ekintzak eta horiek praktikara eramateko proposamen zehatzak. Horrez gain, hainbat baliabide ere jarri dizkizugu eskura: ohiko esaldiak, abestiak, ipuinak, ikus-entzunezko materialak, jolasak… eta gurasoentzako dekalogoa.

 

Gida ele bietan kaleratu dugu, 1 eta 10 urte bitartean eskolatutako haur eta gaztetxoen guraso guzti-guztiengana heltzea delako gure asmoa; izan ere, euskara ez dakiten edo gutxi dakiten gurasoek ere asko egin dezakete haien seme-alabak euskalduntzeko eta euskara erabil dezaten bultzatzeko.

 

Elkarlanean aritu gara zenbait guraso-elkartetako partaideekin, gidaren edukiak zehazteko, eta eskerrak eman nahi dizkiegu haien ekarpenengatik eta laguntzeko erakutsi duten prestutasunagatik. Haiek izan dira, azken finean, gida honen beharra aldarrikatu dutenak eta eskuetan daukazun produktua sortzea ahalbidetu dutenak. Eta haiek izango dira gidaren izenburuan adierazten dena lortuko dutena.

 

Eskolan, kalean eta etxean, euskara lagun!

 

Gusaroentzako gida ikusi

 

Belaunaldi berrien ikonoa Belaunaldi berriak


Arabako gizartea urte luzez ari da belaunaldi berriak elebidun izatearen hautuan, hau da, seme-alabei euskara oparitzearen bidetik, argi dagoelako euskara jaso edo adoptatzen denean hiru maila ezberdintzen direla: familia transmisioa, irakaskuntza eta helduen euskalduntzea.

 

Euskararen Foru Zerbitzuaren II.Plan Estrategikoaren barnean, Arabako Foru Aldundia Osakidetza Araba Eskualdea eta Arabako Ospitale Unibertsitariarekin elkarlanean programa bat jarri zuen abian Arabako familia berri guztiei opari bat egiteko, KUKU liburua, euskararen adopzioan eta jaio berriari transmisioan laguntzeko, bai eta, ingurune eleaniztun batean familia berri bakoitzak nola jokatu jakin ahal izateko.

 

Ku-ku liburua irakurri

 

 

Udalaren ikonoa

 


 Gasteizko Udala


Gasteizko Udalak euskararen transmisioa ahalbideratzeko zenbait gako eta aholku ere ematen ditu. Informazio gehiago batzeko, Jarri Udaleko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan.

 

Jarri harremanetan