Euskalduntzea - euskaraba
Breadcrumb
IZ Euskalduntzea
Euskalduntzea
Educación descripción
Hezkuntza-sistemak hainbat tresna ditu, berez, hizkuntza-normalizazioan eragiteko egokiak. Horrez gain, garrantzitsua da hezkuntza-administrazioko euskara planen eta bestelako tokiko administrazioen arteko loturak egin, eta sinergiak bilatzea. Eskola-eremuan egiten den ahalegina ezin da hutsean geratu, eskola-orduak amaitzen direnean. Arabako Euskara Zerbitzuek hainbat ekimen jarri dituzte martxan, bide horretan, hezkuntzako eragileekin batera:


Merezi du kanpainaren bidez hainbat aholku jaso dira gurasoentzat. Eskoletako aurrematrikulazioarekin batera, Arabako Euskara Zerbitzuek euskarazko ereduetan matrikulatzeko kanpaina abiatzen dute. Merezi du! lemapean ekin zitzaion gomendio eskutitz gisa helarazten den eskuorriaren banaketari eta urtez urteko egokitzapenekin zabaltzen da arabar lurraldean zehar.


2017an Irrien Lagunekin elkarlanean, euskarazko ereduetarako kanpaina osatuko zuen aldizkari berezitu bat sortu eta banatu zen. Merezi du! kanpainaren bide beretik abiatutako materiala da hau ere, haurren erreferente diren pertsonaia hurbilen bitartez era zuzenagoan iritsiko zena.

Belaunaldi berrien eskola bidezko euskalduntzearekin batera, helduen euskalduntzerako bideak erraztu, diruz lagundu eta eskaintzen dira Araban zeharreko helduen euskara taldeetan. Ikasturte hasierako kanpaina bateratua eta Araban lanean ari diren euskaltegien estekak aurki ditzakezu azpian. Kuadrilletako taldeen gaineko informazio gehiago jasotzeko, jo ezazu tokian tokiko euskara zerbitzura.










