IZ Eskola-kirola euskaraz

Eskola-kirola euskaraz

 

Eskola kirola bannerrak

Euskara bultzatzeko arrazoiak


Zergatik euskara sustatu

 

 

Eskola kiroleko estatistikak


Eskola-kirola zenbakitan

Eskola kirolaren araudia Araban


Berrikuntza batzuk

Eskola kirola nola babestu


Hamaika gauza egin dezakezue

 

Erakundeen babesa eskola kirolari


Lagundu ahal dizuegu

Eskola kirolerako baliabideak


Baliabideak

Euskara-kirolean zergatik euskara sustastu

Eskola kirola

 


 

Eskola-kirolean zergatik euskara sustatu

 

AEZ (Arabako Euskara Zerbitzuak) udaletako, kuadrilletako eta Foru Aldundiko euskara zerbitzuak biltzen dituen foro bat da. Gure lana da euskararen egoera Araban aztertzea, erronkak identifikatzea eta gizarteko arlo guztietan euskara sustatzen laguntzea.
 

Euskara aisialdian eta kirolean sustatzea da gure lehentasunetako bat, batez ere haur eta gazteei dagokionez. Gure ustez, kirol-jarduerak lehen mailako aukera bat dira, ildo horretan lan egiteko. Horregatik nahi izan dugu zuekin harremanetan jarri.

 

Hiru gogoeta partekatu nahi dugu zuekin:
 

  • Eskola-kirola, gure ustez, aukera pribilegiatu bat da hizkuntza-gaiak lantzeko. Euskal giro goxo eta aberatsean bizipen gogoangarri bat izateko testuinguru aparta eskaintzen dute, eta era horretan haur eta gaztetxoek bultzada eragingarria emango diote, bai euskara ikasteko prozesuari eta bai hizkuntzarekin duten harreman afektiboari.
     
  • Funtsezkoa da jarduera horiek koherenteak izatea ikastetxeko hizkuntza-proiektuarekin… Ikastetxe batekin harreman zuzenik ez baduzue ere, kontuan izan edozein jarduerak baduela hizkuntza-proiektu bat atzean, batzuetan inplizitua bada ere: nola entrenatzen dugun, nola zuzentzen gatzaizkie familiei, neska-mutikoekin zein hizkuntzatan komunikatzen gara, zeintzuk material erabiltzen ditugu. Gure ustez, garrantzitsua da horri guztiari "buelta bat ematea" eta argi izatea nola jokatu nahi dugun. Horretan lagundu ahal dizuegu.
     
  • Garrantzitsua iruditzen zaigu euskara kirol-jardueretan presente egotea, eta, horretarako, zeregin horietan lan egingo duten pertsonek hizkuntza-gaitasun nahikoa izatea. Edonola ere... beti dago hobetzeko tartea. Euskara zerbitzuetatik entrenatzaile eta monitore horientzat prestakuntza-saioak antolatzen ditugu (ez hizkuntzan trebatzeko, baizik eta euskara kirol arloan sustatzeko estrategiak ikasteko). Agian interesatuko zaizkizue.

 

Gora igo

Eskola-kirola zenbakitan

Eskola-kirola zenbakitan

 

Euskara aurrera doa Araban: 5-19 urte bitarteko haur-gazteen artean (horiek dira gure taldeetan ditugunak), 5etik 4 euskaldunak dira, eta bostgarrenak euskaraz ulertzen du ziur aski.
 

Biztanleak Araban

316.273

Euskaldunak

% 30,0

Emakumeak

% 29,0

Gizonak

% 31,0

Euskara ulertzen dute:

% 16,1

5-19 urte bitarteko haur-gazteak

49.816

Euskaldunak

% 80,0

Euskara ulertzen dute:

% 17,1

 

Arabako Foru Aldundiaren datuen arabera, 229 klub edo elkartek antolatzen duzue eskola-kirola (2023-2024 ikasturteko datuak). Hona laburpena:
 

Elkarte kopurua

229

Talde kopurua

1559

Kirolari kopurua

19910

Emakumezko kirolariak

% 40

Euskaraz antolatzen den talde-kopurua

% 57,5

Talde gehien biltzen dituzten kirolak eta euskaraz duten taldeen portzentajea.

Futbola

442 talde; % 45 euskaraz

Saskibaloia

274 talde; % 57 euskaraz

Gimnastika

181 talde; % 56 euskaraz

Kirol anitza

173 talde; % 88 euskaraz

Entrenatzaileen euskara-maila

Denek dakite

% 52

Erdiek baino gehiagok dakite

% 24

Erdiek edo gutxiagok dakite

% 24

 

Ohartu zarete zenbat hau eta gazte mugitzen dituzuen?


Euskarari dagokionez, badago zer hobetu, baina ez gara zerotik abiatzen… ezta gutxiago ere.
 

Gora igo

Berrikuntza batzuk

Berrikuntza batzuk

 

Azken urteetan bi lege garrantzitsu onartu dira kirol esparruan:

  • 2/2023 LEGEA, martxoaren 30ekoa, Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolarena.
  • 8/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa.


Bi lege hauek, gorabeherak gorabehera, mugarri bat izan ahal dira kirol arloan euskararen erabilera sustatzeko:
 

  • Hainbat kasutan kirol begirale eta entrenatzaileei B2 euskara maila eskatu ahal izango zaiela zehazten du (era progresiboan eta ez kasu guztietan).
  • Arautzen du kirol-jardueraren helburuetako bat euskararen erabilera sustatzea ere badela… batez ere eskola-kirolean edo eskola-adina duten haur eta gaztetxoen kirolean.
  • Ezartzen du kirol-federazioek beren arloan euskararen erabilera sustatzeko ahaleginak egin beharko dituztela modu planifikatu batean.
  • Era berean zehazten dute administrazioek horretarako baliabideak antolatu beharko dituztela.


Lege horiek oso modu progresiboan lan egitea proposatzen dute, eta denbora nahikoa ematen dute denok horretara egokitu ahal izateko. Bide erraza izan daiteke, eta aberasgarria. Kontua da bideari ekitea.
 

Gora igo

11 gauza egin dezakezue

Hamaika gauza egin dezakezue

 
HAMAIKA GAUZA
 
  1. Entrenamenduak euskaraz egin. Guzti-guztiak euskaraz egiterik ez baduzue, txikien taldeetatik hasi.
  2. Entrenatzaile berriak behar dituzuenean, euskaldunak bilatu.
  3. Entrenatzaile berriei harrera egin: hizkuntzari dagokionez haiengandik zer espero duzuen esan. Formazioa eskaini.
  4. Entrenatzaileen arteko harremanak… euskaraz. Erreferenteak dira. Ikasleek kopiatu egingo diete: zer ikusi, hura ikasi.
  5. Gurasoekin komunikazioak euskaraz edo ele bietan egin. Haiei ere euskaraz egitera animatu zuekin ari direnean.
  6. Web-orria ele bietan egon dadila. Sare sozialak ere euskaraz edo ele bietan elikatu. 
  7. Whatsapp taldeekin berdin. Denek euskaraz ez badakite… pentsatu al duzue Telegram erabiltzea? Euskaraz idatzi eta zuzenean gaztelaniaz irakurtzeko aukera ematen du… eta seguruagoa da. (Azalpena hemen)
  8. Kartelak, eskuorriak… euskaraz edo ele bietan egin. Euskara txukuna erabili (Euskara zerbitzuetan lagundu ahal dizuete).
  9. Euskara ez dakiten entrenatzaile eta langileei euskara ikastera animatu.
  10. Euskararen eguna, Euskaraldia, Korrika… bultzatu. Zuen konpromisoa lau haizetara zabaltzeko aukera apartak dira.
  11. Euskara zerbitzuek kirol arloan euskara sustatzeko antolatzen dituzten ekimenetan parte hartu: Marka eta Erronka, euskara-planak, praktika-komunitateak…


ETA HAMAIKA GEHIAGO

Gora igo

Lagundu ahal dizuegu

Lagundu ahal dizuegu

 
  • Entrenatzaileak eta begiraleak sentsibilizatzeko eta formatzeko saioak
  • Entrenamenduetan euskararen erabilera sustatzeko programa
  • Web-orriak euskaraz jartzeko laguntza
  • Itzulpenak
  • Euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak
    • Arabako Foru Aldundia
    • Gasteizko Udala
    • Eusko Jaurlaritza
    • LanHitz

 

Honaino iritsi bazara eta gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, galderak egiteko baliabideren baten inguruan gehiago jakiteko edo zure proposamenak luzatzeko, jar zaitez harremanetan gurekin hurbilen daukazun euskara teknikariarengana joz.

 

Arabako Foru Aldundia

Aintzane: aosa@araba.eus

Gasteizko Udala

Alex: avadillo@vitoria-gasteiz.org
Amurrioko Udala

Beñat: bmendiguren@amurrio.eus

Lautadako Kuadrilla Joseba: euskarazerbitzua.agurain@gmail.com
Mendialdeko Kuadrilla Belen: euskara@arabakomendialdea.eus
Añanako Kuadrilla Isabel: euskara@cuadrilladeanana.eus
Gorbeialdeako Kuadrilla Manex: euskara@gorbeialdea.eus
Errioxako Kuadrilla Arantzazu: claguardia.euskara@ayto.araba.eus
Aiaraldeko Kuadrilla Gaizka: cayala.euskara@ayto.araba.eus
Trebiñu eta Argantzun Olatz: euskera@condadodetrevino.es

 

Gora igo

Gora igo