Aisia eta kultura - euskaraba

Breadcrumb

Sare sozialak

 


 
  
 Jarrai gaitzazu  
   

IZ Aisia eta kultura

Aisia eta kultura

Aisia eta kultura

Lagunarteko egoera ez-arautuen gunea. Belaunkideekiko hizkuntza erabilera aktiboa ezaugarri duten espazioek osatzen dute aisia-ren arloa. Haur eta gazte askorentzat euskara erabiltzeko eskolaz kanpoko gune bakar dira aisialdi uneko programak.

 

Hortaz, programa horiek gidatuko dituzten eragileen hizkuntza erabileraren gaineko prestakuntzarako zenbait neurri hartzen dira.

 

Ebete hizkuntza zerbitzuek eta Arabako Foru Aldundiak elkarlanean sortutako gida. Egin klik irudian edo hurrengo botoian gida eskuratzeko.


 

Hezitzaileentzako baliabideak

 

 

Hezitzaileentzako baliabideen gidaren azala

 


 

Ludoteketako hezitzaileentzako gidaren ikonoa Ludoteketako hezitzaileentzako gida praktikoa

Arabakoko ludoteketan euskara sustatzeko asmoz zerbitzu horietako profesionalei zuzendutako gida sortu dute elkarlanean GEU Elkarteak, EBETE eta Arabako Euskara Zerbitzuak. Gida lantzerakoan hezitzaileekin bi saio praktiko egin dituzte, ondoren galdetegi bat betetzea eskatu zieten; eta, azkenik, hezitzaileek, AFAk eta Gasteizko Udalak emaitzaren kontrastea egin dute.

 

Gidak jasotzen ditu oinarri pedagogikoa, aholkuak, zerbitzuaren ezaugarriak, lau estrategia nagusi eta jarduera proposamenak. Gida euskarri fisikoan egongo da Gasteizko ludoteka guztietan (20.000 erabiltzailetik gora dituzte) baita Euskaraba web gunean ere..

 

Hezitzaileentzako gida

 

 

Hezitzaileentzako gidaren azala

 

 

Nested Applications

BAN Oihaneder

BAN Geu Elkartea