Marka eta erronka - euskaraba
Eduki publikatzailea
Marka eta erronka
Martxan da "Marka eta Erronka kirolean" topaketa, eta aurten 5. edizioa ospatuko dugu. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Kirol Federazioen Elkarteak (AFDA) elkarlanean antolatutako elkargunea da hau.
Topaketaren helburu nagusia euskarak kirolean duen egoera aztertzea eta aurrerabideak identifikatzea da, betiere euskara eta kirola uztartu nahi dituzten eragileak saretuz.
Kirol arloan aritzen zareten profesional eta eragile guztiak zaudete gonbidatuta: kirol zerbitzuetako teknikariak, federazio eta klubetako kideak, guraso elkarteetako koordinatzaileak, kirolariak, entrenatzaileak eta epaileak. Zuen ahotsa eta esperientzia funtsezkoak dira.
Aurtengo edizioan eskola kirolak haur eta gazten hizkuntza ohituretan duen garrantzia izango da topaketaren ardatza. Hemen duzue aurreko lau edizioen berri: Marka eta Erronka topaketak

