Eduki publikatzailea

Marka eta Erronka – Euskara eta kirolari buruzko topaketa

 

“Marka eta Erronka” euskara eta kirola uztartu nahi dituzten eragileen topaketa bat da, bi urtean behin antolatua. Bertan euskarak kirolean duen egoera aztertzea eta aurrerabideak identifikatzea da helburua.
 

Topaketan Josune Velez de Mendizabalek Ander Gebara elkarrizketatuko du eta bien artean euskarak kirolean izan duen eta izan dezakeen lekuaz jardungo dute. Ondoren, kirolean euskara sustatzeko Araban garatu diren esperientzia batzuk ezagutuko ditugu eta urrats berriak emateko aukerak aztertu.
 

4. edizioa da aurten. Aurreko hiru edizioen berri hemen duzue: Marka eta Erronkaren edizio guztiak
 

Izena eman nahi duzu? Formularioa bete eta jarriko gara zurekin harremanetan.

 

Izena emateko epea: azaroaren 11tik 29ra.
Data
Abenduak 10
Ordutegia
18:00 - 20:00
Lekua
Izaskun Arrue Kulturgunea
Udalerria
Gasteiz

Hizkuntza
Euskara
Nori zuzendua
Kirol arloan lan egiten duten pertsonak: erakundeetako kirol zerbitzuetako teknikariak, federazioetako kideak, klubetakoak, guraso elkarteetako kirol koordinatzaileak, eta baita kirolari, entrenatzaile eta kirol epaileak ere.
Antolatzailea – Kolaboratzailea

Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia eta Arabako Kirol Federazioen Elkartea (AFDA)

e-maila: info@afdalava.com