Eduki publikatzailea

Liburutegi ibiltaria Maeztuko eskola txikian

 

Egitasmoaren funtsa lau herri horietako eskola txikietara iritsiko den ehundik gora euskarazko liburuz betetako kutxa ibiltaria da. Liburuak adinka banatuta daude eta kalitate irizpideen arabera hautatuak izan dira Galtzagorriko irakurketa mintegian. Galtzagorri elkarteko dinamizatzaile batek eramango du kutxa eskola horietako bakoitzera eta bertako haurrei liburuak aurkezteaz batera, horietako batzuk kontatu eta irakurriko dizkie. Finean, haur horien irakurtzeko zaletasuna eta irakurketa gaitasuna areagotzeko hainbat dinamika gauzatuko ditu haurrekin. Ondoren, kutxa hilabete eta erdi-bi hilabete egongo da eskolan haurrek eta irakasleek nahieran erabil dezaten. Denbora hori igaro ostean, dinamizatzailea eskolara itzuliko da eta beste saio bat egingo du haurrekin.

 

Data
Martxoaren 5etik apirilaren 22ra
Lekua
Maeztuko eskola txikia
Udalerria
Maeztu
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Doan