Motibazio saioa egin dute Ciudad Jardin Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan - euskaraba
Eduki publikatzailea

Euskararen motibazio saioa egin dute Ciudad Jardin Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan
2024-12-04
Euskararen motibazio saioa egin dute Ciudad Jardin Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean. 40 ikasle inguruk hartu dute parte, eta ondorengo zikloak ari dira ikasten:
- Garraioko eta Logistikako Goi Mailako Zikloa
- Marketineko eta Publizitateko Goi Mailako Zikloa
- Administrazioa eta Finantzetako Goi Mailako Zikloa
Saio hau bigarrena izan da, IDarte ikastetxean egindakoaren ostean.
Motibazio saioak Ahize-AEKk emango ditu eta Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta Laneki elkartearen babespean antolatu dira.

