Eduki publikatzailea

Katuko Muinoak-Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketa
Katuko Muinoak taldea, Arabako Bertso Kuadrilla Arteko txapelketaren irabazlea
2023-03-27

Guztira, txapelketan, 280 lagun inguruk hartu dute parte.

 

12 saio eta hiru finalaurrekoren ostean, pasa den larunbatean, martxoak 25, jokatu zen txapelketako finala Laudion. Txapelketan bat-bateko 12 talde eta idatzizko modalitatean 15 talde aritu dira; guztira, 280 lagun inguru.

 

Finalean Gasteizko Katuko Muinoak eta Errexala taldeak eta Aramaioko Izena Pentsau Bida taldeak lehiatu ziren. Azkenean Katuko Muinoak izan ziren garaile, giro ederreko finalean.

 

Zorionak irabazleei, parte hartu duten guztiei eta antolatzaileei, halako ekimenak sustatzearren!