Kanpezuko hezkuntza komunitatearen historia soziala - euskaraba
Eduki publikatzailea

Kanpezuko hezkuntza komunitatearen historia soziala
2025-03-28
Kanpezuko Mendialdea IPIn, ikastetxearen eta euskararen memoria kolektiboa biltzen ari dira transmisioa hauspotzeko, eta horrekin batera, euskararen bilakaera modu erakargarrian ezagutzera emateko. Belaunaldi berriei euskararen historia hurbila transmititzeko egitasmoa da. Sarri, belaunaldi batetik bestera ez da pasatzen egindako ahalegina.
Horretarako, talde eragile bat sortu zen, eta zenbait taldeen solasaldien bitartez informazioa bildu eta kudeatu da. Prozesu horren lehen emaitza bideo bat da, eta, bertan, garai bateko eta egungo familiak, ikasleak eta irakasleak dira protagonistak.
