Eduki publikatzailea

Gure ondarea proiektuaren aurkezpena
Gure ondarea proiektuaren aurkezpena
2025-05-27

"Gazte Sortzaileak 2024" eta Zuiako Udalaren "Eugenio Murgia" beken laguntzarekin, hilabeteak eman dituzte Amalur Izaga, Shuyana Izaga eta Marta Villalvak ume talde batekin proiektua aurrera eramaten.

Euskararen erabilera abiapuntu hartuta, Zuiako kondairak diziplina artistiko ezberdinen bidez ezagutu eta transmititu dituzte. Antzerkia, dantza, literatura eta eskulanak bitartekoak izan dira. Herriko pertsona nagusiekin elkarlanean aritu dira, auzokideekin elkarrizketak egin dituzte eta tokiko artisten parte hartzeari garrantzia eman diote. Horrez gain, tailerrak eta txangoak egin dituzte, eta maiatzaren 23an egin zen ikuskizuna horren sintesia izan da.

 

Gure ondarea proiektuaren aurkezpena

 

Gure ondarea proiektuaren aurkezpena Zuian