Eduki publikatzailea

Gazte Sortzaileak: becas para proyectos de creación en euskera – 2025
Gazte Sortzaileak: euskarazko sorkuntza-proiektuetarako bekak – 2025
2025-04-07

Gazte Sortzaileak gazteen artean euskarazko sorkuntza sustatzeko beka deialdia da.
 

  • Norentzat: 16 eta 35 urte bitarteko gazteak.
  • Saria: 4.000 euro eta aholkularitza profesionala.
  • Epea: 2025ko uztailaren 15a.

 

Helburua

Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria zerbitzuek, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren laguntzarekin –administrazio biek partekatzen duten helburua baita– Gazte Sortzaileak beka deialdia sortu du, euskarazko kulturgintza bultzatzeko asmoz. Beka horren helburuak dira:
 

  • Gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea.
  • Gasteizko euskarazko kultura programazioan, besteak beste, eragitea, gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez.
  • Gazteek beren sormena garatzeko aukera-guneak izatea.

 

Ikusi
deialdiaren oinarriak

 
 
Gazte sortzaileak 2025