Eduki publikatzailea

2024ko udako aisialdi ekintzetako hezitzaileentzako formazioa Araban
2024ko udako aisialdi ekintzetako hezitzaileentzako formazioa Araban
2024-06-13

Udako aisialdi-jardueretan euskararen sozializazioa nola landu ikasteko saio laburrak.

 

Urtero bezala, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Euskara Zerbitzuen sareak formazio saioak prestatu ditu uda honetan aisialdi ekintzetan arituko diren hezitzaile eta begiraleentzako.

 

Saio hauen helburua da hezitzaileei aisialdian edo kirolean euskararen erabilera sustatzearen garrantzia helaraztea, horretarako erabili ohi ditugun estrategiak azaltzea eta erabili ahal ditugun ekintzak eta jarduerak partekatzea. Saio arinak eta eraginkorrak izango dira.

 

Arabako Kuadrilletan aukera egongo da udako aisialdi-jardueretan euskararen sozializazioa nola landu ikasteko. Bertako begiraleei zuzenduta, hainbat formazio-saio antolatu dira, lurralde osoan zehar.

 

EGUTEGIA

DATA ASTEGUNA ORDUA LEKUA HARREMANETARAKO/IZENA EMATEKO
Ekainak 17  Astelehena 18:00

Dulantziko Kultura Etxean

arabakolautada.euskara@ayto.araba.eus

Ekainak 26 

Asteartea

17:00

Zigoitiko Kultura Etxean

euskara@gorbeialdea.eus

Uztailak 1 

Astelehena

17:15

Amurrioko Mendiko Eskolan

bmendiguren@amurrio.eus

Uztailak 2 

Asteartea

09:00

Kanpezuko Kultura Etxean

euskara@arabakomendialdea.eus

Uztailak 3 

Asteazkena

15:00

Laguardiako Kuadrillaren egoitzan

claguardia.euskara@ayto.araba.eus

Uztailak 4

Osteguna

17:00

Laudioko Herriko Plazako Erabilera Anitzeko Aretoan

mugurutza@laudio.eus

 

Saioen gaineko informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan kuadrilla bakoitzeko euskara zerbitzuarekin.

 

Gasteizko Udalak ere antolatzen ditu saioak.