Eduki publikatzailea

Famili On Egonaldia
Famili On Egonaldia, aste oso bat euskararen munduetan barna
2025-03-06

Otsailaren 21ean, ama-hizkuntzaren nazioarteko egunaren karietara, Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete egituretako kideak Baionan elkartu dira “Famili’on egonaldi” ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko.


Babesle diren instituzioetako ordezkariak ere bertan izan dira proiektu berritzaile honi sostengua erakusteko: Mathieu Berge Euroeskualdearen izenean, Joseba Erremundeguy Euskal Hirigune Elkargoaren izenean, Javi Arakama Nafarroako Gobernutik, Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldunditik eta Johañe Etxebeste Euskal Kultur Erakundetik.

 

Familian momentu goxoak pasatuz, ikasten segitu

AEKk esperientzia handia du ikastaldi eta barnetegien antolaketan, eta Uda Lekuk animazio bilguneetan eskola oporren garaian. Aspalditik zuten buru txoko batean, egun batez biak uztartu eta familien egonaldi baten antolatzearen ideia. 2023 hastapenean, Plazara kolektibo sortu berriak iniziatiba hartu eta eragile horiek mahai inguruan bildu zituen, oporrak familian pasatu ahal izatea eta euskara ikasten segitzea uztartuko lituzkeen egonaldia sortzeko.


Nolakoa izanen da egonaldia? Goizean, helduak euskara klaseetan izanen diren bitartean, haurrak jolasten ibiliko dira. Arratsaldean, guraso-haur aktibitateak proposatuko dira eta arrats batzuetan, publiko zabalari irekitako animazioak. Helburu nagusia parte-hartzaileen euskara maila hobetzea da eta familien hizkuntza ohiturak aldatzea, baina baita Euskal Herriko xoko ezberdinak ezagutzea ere, euskararen eta euskal kulturaren bidez.


Aurten Ipar Euskal Herriko udaberriko oporrek bat egiten dute Hego Euskal Herriko Aste Santuko oporren bukaerarekin, Arabako San Prudentzio bestarekin eta maiatzaren 1eko zubiarekin. Ondorioz, edizio honetan Euskal Herri osoko familiek parte hartzen ahalko dute. Horregatik dugu, besteak beste, Akitania Berria – Euskadi eta Nafarroa batzen dituen Euroeskualdearen eta Euskal Hirigune Elkargoaren sostengua.

 

Ilusioz eraikitako egonaldia

12 hilabetetako prestakuntza izan du proiektuak eta bi formula ezberdin sortu ditugu:
 

  • Aste bat barnetegian, 5 egun eta 4 gau Baigorri (Baxe Nafarroa) eta Lesaka (Nafarroa) artean, maila aitzinatua duten gurasoentzat (B1-B2).
  • Aste bat ikastaldian, 5 egun eta gau bat pasatuz  Arbona (Lapurdi) eta Orio (Gipuzkoa) artean, oinarrizko maila duten gurasoentzat (A2).


Parte-hartzaileak horrelako egonaldietarako prestatuak diren zentroetan errezibituko dituzte lan-talde profesionalek (Oronozia, Matxinbeltzenea, Arantzola, Txurruka). Gipzukoa eta Bizkaiako Ebete kooperatibak familiako hizkuntza ohituren inguruan dituzten jakintzak partekatuko ditu eta Nafarroa Garaiko Dindaia Fundazioak euskarazko aisialdian duen esperientzia ekarriko dio proiektuari.


Talde txikiak lehenetsi ditugunez, aste bakoitzean 20 familiak parte hartu ahalko dute, 3 eta 11 urte bitarteko haurrekin. Aste bakoitzaren prezioa 300€ eta 650€ artekoa da, formularen eta seme-alaba kopuruaren arabera. Prezio horretan sartzen dira: apairuak, garraioa, lo tokia, aktibitateak, klaseak, animazioak eta materiala.


Izena emateko epea irekia da martxoaren 15a arte (larunbata), idatz ezazu e-mail honetara: ikastaldi@aek.eus.
 

Hilabete hauetan, Famili’on egonaldia antolatzen duten 5 elkarteek elkar ezagutu dute, elkarrekin lan egiten ikasi dute eta etorkizuneko proiektu amankomunen inguruan amesten aritu dira. Lehen esperimentazio hau berritu eta indartu nahi lukete 2026an, Euskal Herri osoko familien arteko loturak (ber)eraikitzeko xedearekin. Bitartean, elkarte bakoitzak bere eguneroko lanetan segituko du euskarari etorkizun sendoa emateko.

 

BAIGORRI > LESAKA
Hobekuntza barnetegia, mantenu osoarekin (B1-B2 maila) 
Apirilak 21
Baigorri
Apirilak 22
Baigorri
Apirilak 23
Baigorri
Apirilak 24
Lesaka
Apirilak 25
Lesaka

GOIZA

Aktibitateak familian, elkar ezagutzeko

GOIZA

Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat

GOIZA

Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat

GOIZA

Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat

GOIZA

Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat

ARRATSALDEA

Tailerrak

Jokoak

ARRATSALDEA

Tailerrak

Jokoak

ARRATSALDEA

Pista jokoa

ARRATSALDEA

Lesakara

ARRATSALDEA

Azken aktibitatea eta bilana

ILUNTZEA

Animazioak

Gaua Baigorrin

ILUNTZEA

Libre

Gaua Baigorrin

ILUNTZEA

Publikoari irekitako gaualdia (ipuin, antzerki, proiekzioa)

Gaua Baigorrin

ILUNTZEA

Animazioak

Gaua Lesakan

ILUNTZEA

Etxera

 

 

ARBONA > ORIO
Ikastaldia, oinarrizko maila (B1-B2 maila) 
Apirilak 28
Arbona
Apirilak 29
Arbona
Apirilak 30
Arbona
Maiatzak 1
LIBRE
Maiatzak 2
Orio
Maiatzak 3
Orio

GOIZA

Aktibitateak familian, elkar ezagutzeko

GOIZA

Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat

GOIZA

Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat

 

GOIZA

Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat

GOIZA

Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat

ARRATSALDEA

Tailerrak

Jokoak

ARRATSALDEA

Tailerrak

Jokoak

ARRATSALDEA

Pista jokoa

 

ARRATSALDEA

Tolosara

ARRATSALDEA

Azken aktibitatea eta bilana

ILUNTZEA

Etxera (edo logela partekatuetan gaua pasatzeko aukera)

ILUNTZEA

Etxera (edo logela partekatuetan gaua pasatzeko aukera)

ILUNTZEA

Publikoari irekitako gaualdia (ipuin, antzerki, proiekzioa)

 

ILUNTZEA

Animazioak

Gaua Orion

ILUNTZEA

Etxera