Eduki publikatzailea

Euskara marka eta erronka: jardunbide onak
Euskara, marka eta erronka: jardunbide onak
2024-11-29

Arabako Kirol Federazioen Elkarteak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak hainbat urte eman ditugu elkarlanean euskararen erabilera sustatzen. Tarte horretan euskararen erabilera sustatzeko hainbat baliabide sortu ditugu, hala nola kirol-entitateetan euskara planak egiteko baliabideak; entrenamenduetan euskara indartzeko saioak; elkarren berri izateko lan-saioak eta eragileak formatzeko, saretzeko eta aktibatzeko ekimenak.

 

Marka eta Erronka topaketa da horietako bat. Abenduaren 10ean izango, da IAK – Izaskun Arrue Kulturgunean

 

Bertan, besteak beste, kirol-arloan euskararen erabilera sustatzeko jardunbide eta praktika onak identifikatu nahi dira.

 

Aukera hori baliatu nahi dugu hiru adibide ekartzeko hona: hiru bizipen, kirol-arloan euskara sustatzeari lotutakoak; elkarren artean ezberdinak, baina hirurak interesgarriak.

 


Maeztuko pilota elkartea. Entrenatzailea
 

 

Menditxo igeriketa kluba. Koordinatzailea
 


La Blanca atletismo kluba. Entrenatzailea