Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako 50 sarrera zozketatuko ditu Foru Aldundiak - euskaraba
Eduki publikatzailea

Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako 50 sarrera zozketatzen ditu Foru Aldundiak
2026-03-12
Arabako Bertsolari Txapelketa azken txanpan sartuko da eta finala martxoaren 28an izango da Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Almudena Cid aretoan (1.400 pertsonentzako edukiera du).
Txapelketak jokatua ditu lehen faseak (Oionen, Laudion eta Izarran). Finalaurrekoak Dulantzi (martxoaren 7an) eta Aramaion (martxoaren 14an) izango dira. Finala, berriz, Gasteizen izango da.
Finalerako sarrera motak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus webgunean (18 urtetik aurrerakoek 22 euro sarrera bakoitza; bazkideek: 18 euro; 18 urtetik beherakoek 12 euro sarrera bakoitza).
Arabako Foru Aldundiak bertsolaritza sustatu asmoz, finalerako 22 euroko 50 sarrera zozketatzen ditu.
