Eduki publikatzailea

"Araba lehen alaba" dokumentalaren proiekzioa kuadrilletan
2026-03-06

"Araba lehen alaba" Arabako kuadrilen testuinguruan kokatutako dokumentala da, Arabako errealitate ezberdinetara hurbilduz, euskara lurraldera berriz ekarri zuen belaunaldiari ahotsa emanez. Araba, euskarari dagokionez, historikoki baztertuena izan da eta euskal kulturaren alde behar adina borrokatu ez zuen lurraldetzat hartu da. Hala ere, dokumental honen bidez, probintziara hainbat ahots eta ikuspegitatik hurbiltzera gonbidatzen gaitu, Arabako lurraren memoria materiala eta immateriala ulertuz eta bere garaian galdu zena, euskara eta bere kosmologia, berreskuratzeko etengabeko ahalegina goraipatuz. Borroka hori duela hiru belaunaldi hasi zen, eta gaur egun bizirik jarraitzen du. Kontakizuna zazpi pertsonak osatzen dute eta, horri esker, ibilbide historiko zabala, anitza eta beharrezkoa dugu ingurunean kokatzeko.

 

Bere lekukotasunen bidez, Añana, Aiara, Arabako Mendialdea, Gorbeialdea, Arabako Errioxa eta Gasteiz ezagutuko ditugu, lurralde hauetan euskal kulturaren eta euskararen alde egin den lan handia ikusarazteko eta memoria biltzeko beharra azpimarratuz. Trilogiaren lehen atal honetan, Ariana Rac eta Mikel Sanchezek Trebiñuko Konderria erreserbatu dute Arabako kulturaren, koadrilen eta bertako jendearen ibilbide honetako hurrengo proiektu gisa.
 

 

 

Proiekzioen datak


Mendialdea
Urtarrilak 30, 18:30 | Kanpezuko kultura etxea

 

Trebiñu
Otsailak 7, 18:30 | Ihunda Ibaia zentroa

 

Arabako Lautada
Otsailak 19, 18:30 | Arresi aretoa

 

Gorbeialdea
Martxoak 5, 19:00 | Zigoitia aretoa

 

Aiaraldea
Martxoak 21, 19:00 | Artziniegako kultura etxea

 

Añana
Martxoak 20, 19:30 | Gaubeako udaletxea
Martxoak 25, 18:30  | Lantarongo udaletxea

 

Arabako Errioxa
Martxoak 18, 19:30 | Eskuernagako udaletxea
Martxoak 22, 17:30 | Oiongo Bazterra aretoa