Euskaraba - euskaraba

Sare sozialak

 

 Jarrai gaitzazu Twitter
 Facebook
 
Instagram 

Banner home EU

Euskaraba deskribapena

Euskararen Foru Zerbitzuaren misioa da euskaraz bizitzeko aukera bermatzea hala nahi duten arabarrei. Hori dela-eta, gizarte eragile, erakunde publiko eta Foru Aldundiaren gainerako Sail eta Zerbitzuekiko koordinazio, egikaritze eta elkarlan neurri eta ekimenak sustatzen eta garatzen ditu, euskararen erabileraren normalizazioan urratsak emateko xedez.

IZ Azken albisteak

Azken berriak

Eduki publikatzailea

2026-10-06
Doluak - Iker Clavero
Gazte Sortzaileak 2025 deialdiaren baitan hautatutako proiektu baten aurkezpena egin dute Izaskun Arrue Kulturgunean

Gazte Sortzaileak beka-deialdiak kultur-proiektuak euskaraz sortzea du helburu, Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria zerbitzuek, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren laguntzarekin sortutakoa.

 

DOLUAK. Iker Clavero

Iker Clavero Gasteizko artista eta ekoizlearen bakarkako lehen disko kontzeptuala da. 2025eko azaroan argitaratu zuen, GAZTE SORTZAILEAK bekaren deialdiaren baitan. Honako hau da diskaren lehen aurkezpen publikoa.

 

Diskak doluaren fase desberdinak eta haien kontraesanak azaltzen ditu abestiz abesti (krisia, ukapena, amorrua, negoziazioa, depresioa eta onarpena). Pop elektroniko intimista eta sentikortasun emozionala uztartzen dituen lan bikaina duzue.

 

Doluak galeraren ondoren hasten den bidaia da. Ez da bide zuzen bat, ezta ordena jakin batean gainditu beharreko etapa multzo bat ere. 

 

Aurrera egitea ez da ahaztea. Glaera gure historiaren parte bihurtzea da, harekin bizitzen ikastea eta, pixkanaka, bizitzari berriro lekua egitea. 

 

Doluaren faseak

Krisia: Dena hausten den unea da. Galerak ordura arte ezagutzen genuen errealitatea aldatzen du, eta nahasmena, beldurra edo ziurgabekeria ager daitezke. 

Ukapena: Badakigu zer gertatu den, baina oraindik ezin dugu guztiz sinetsi. Ukapenak erralitate mingarria pixkanaka barneratzeko denbora ematen digu. 

Amorrua: Gelaren bidegabekeriaren aurrean amorrua agertzen da, geure buruaren, besteen edo egoeraren aurka zuzenduta. Minari ahotsa emateko modu bat da. 

Negoziazioa: Gertatutakoa aldatzeko moduren bat bilatzen dugu: "Eta beste zerbait egin izan banu?" Iraganarekin negoziatzen dugu, beste amaiera bat irudikatuz. 

Depresioa: Galeraren hutsunea agerian geratzen da. Tristura, bakardadea eta zentzurik ezaren sentsazioa ager daitezke, eta minari lekua egitea beharrezkoa bihurtzen da. 

Onarpena: Onartzea ez da ahaztea, baizik eta galera gure errealitatearen parte dela aitortzea eta harekin bizitzen ikastea. 


Informazio gehiago

 

 

Ikusi gehiago
2026-09-04
Euskara ikastaroak 2026-2027
Udalak eta Arabako Foru Aldundiak euskara ikastea erraztuko dute

Ikasturte berria hastearekin batera, Vitoria-Gasteizko Udalak euskara ikasteko prestakuntza-eskaintza aurkeztu du, herritarren profil desberdinei zuzenduta. Guztira, gurasoentzako, 55 urtetik gorakoentzako, atzerritarrentzako eta merkataritzako eta ostalaritzako langileentzako 732 plaza eskainiko dira. Eskolak euskaltegiek emango dituzte Arabako hiriburuko hainbat gunetan, hala nola gizarte-etxeetan, BIZAN sarean eta zenbait ikastetxetan. Ikastaro horietan parte hartu nahi dutenek Herritarren Arretarako Bulegoetan egin ahal izango dute matrikula irailaren 7tik (astelehena) 16ra (asteazkena).

 

2026-2027 ikasturterako matrikulazio-kanpaina gaur goizean aurkeztu dute Izaskun Arrue Kulturgunean egindako prentsaurrekoan, "Euskara arnasgune bihurtu" lelopean. Bertan izan dira María Nanclares Euskara zinegotzia, Iñaki Gurtubai Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru-diputatua eta Imanol Miranda euskaltegien ordezkari eta IKAko zuzendaria. 

 

Nanclaresek Gasteizen euskararen ikaskuntzari dagokionez bizi izan den bilakaera azpimarratu du, izan ere, “80ko hamarkadan, gure hiriko euskaldunen ehunekoa % 3,5ekoa zen eta gaur egun % 30 ingurukoa da. 45 urtean hamar aldiz biderkatu da”.  Era berean, azaldu duenez, “ikastaro horiekin, Udalak euskara ikastea errazten jarraitzen du, eta eguneroko bizitzako profil eta esparru desberdinetara hurbiltzen. Erronka aurrera egiten jarraitzea da, gero eta pertsona gehiagok euskara beren egunerokoan txertatu ahal izan dezaten”. 

 

Udal-eskaintza

Aurten, aurreko ekitaldietan eskainitako lau ikastaro-modalitateei eutsiko zaie: 
 

  1. Gurasoentzako ikastaroak. Familia esparruaren baitako hizkuntzarekin lotutako alderdi praktikoak ikasiko dituzte eta, gainera, haien seme-alaben eskolako ikasketa indartu ahal izango dute. HABEk homologatutako 166 orduko ikastaroak izango dira eta gizarte-etxeetan eskainiko dira, pertsona bakoitzaren etxetik gertu. Gainera, kontziliazioa errazten duten ordutegiak izango dituzte. 160,65 eurokoa da ikasturte osoko matrikula arruntaren prezioa. Matrikula murriztua 127,35 eurokoa da ikasle berrientzat eta aurreko ikasturtean % 80ko asistentzia edo handiagoa izan zutenentzat. Langabetuen kasuan, gainera, % 15eko hobaria gehituko da.
  2. 55 urtetik gorakoentzako ikastaroak. Hizkuntza hutsetik ikasten hastea eta eguneroko bizitzan moldatu ahal izateko lehen ezagutzak barneratzea ahalbidetzen du programak. Hamahiru ikastarotik lau BIZAN sareko zentroetan eskainiko dira (zehatzago esanda, hauetan: Abetxuku, San Martin, Txagorritxu eta San Prudentzio). Ikastaroaren kostua 55,60 eurokoa izango da (90 ordu).
  3. Jatorri atzerritarra dutenentzako euskarazko ikastaroak (AISA). Ikasleek oinarrizko hiztegia ikasiko dute. Hiru talde eskainiko dira Montehemoso kulturunea, Landatxo gizarte-etxean eta Landazuri kiroldegian. Horren helburua da pertsona horiek, ikastaroa egin ostean, hasierako mailako (A1) taldeetan sartu ahal izatea. Matrikularen prezioa 10,35 eurokoa da hiruhileko bakoitzeko (60 ordu).
  4. Merkataritzan eta ostalaritzan lan egiten dutenentzako ikastaroak. Ahoz komunikatzen eta euren establezimendurako informazio idatzia prestatzen ikasiko dute, hala nola errotuluak, eskaintzak eta oharrak, beste batzuen artean. Hasierako maila eta haien eskolatze-prozesua euskaraz egin dutenentzako beste ikastaro bat eskainiko dira. Matrikula 51,35 eurokoa izango da (60 ordu/lauhilekoa). Gainera, gaur egun langabezia-egoeran egonez gero, % 15eko hobaria aplikatu ahal izango da.


Ikastaroak antolatzeaz gain, euskara ikastea sustatzeko laguntza ekonomikoak ere eskaintzen ditu Udalak. Aurten, helburu horretara bideratutako kontu-saila 150.000 eurokoa izango da eta 564 eskaera jaso dira.

 

Arabako Foru Aldundiaren laguntzak

Bestalde, Arabako Foru Aldundiak 100.000 euro bideratuko ditu ikasturte honetan helduei euskara ikastea errazteko, HABEk homologatutako Arabako eta Trebiñuko enklabeko euskaltegietako matrikularen prezioa murrizteko laguntzen bidez. Laguntzen zenbatekoa, ikastaroaren iraupenaren eta modalitatearen arabera, 60 eta 330 euro artekoa izango da, eta 190 ordu edo gehiagoko autoikaskuntza moduluetarako laguntzak ere jasotzen dira. 

 

Iñaki Gurtubai Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru-diputatuak azpimarratu duenez, «Arabako Foru Aldundiak 100.000 euro bideratuko ditu helduei euskara ikastea errazteko. Euskara ikasteko urratsa ematea erabakitzen duenarentzat prezioa oztopo izan ez dadin nahi dugu».

 

Gurtubaik nabarmendu du, halaber, izapideak ikasleentzat ahalik eta errazenak izatea bilatu dela. Eskaera matrikularekin batera egiten da, eta euskaltegiak zuzenean aplikatzen dio dagokion deskontua matrikularen prezioari. 

 

Laguntzak 2026an 18 urte betetzen dituzten edo adin nagusikoak diren pertsonei zuzenduta daude, betiere Araban edo Trebiñuko enklabean erroldatuta badaude eta deialdian jasotako mailetako batean matrikulatzen badira. Eskaerak egiteko epea irailaren 30ean amaituko da. 

 

Ikusi gehiago
2026-06-12
2026ko udako aisialdi ekintzetako hezitzaileentzako formazioa Araban
2026ko udako aisialdi ekintzetako hezitzaileentzako formazioa Araban

Urtero bezala, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Euskara Zerbitzuen sareak formazio saioak prestatu ditu uda honetan aisialdi ekintzetan arituko diren hezitzaile eta begiraleentzako.

 

Saio hauen helburua da hezitzaileei aisialdian edo kirolean euskararen erabilera sustatzearen garrantzia helaraztea, horretarako erabili ohi ditugun estrategiak azaltzea eta erabili ahal ditugun ekintzak eta jarduerak partekatzea. Saio arinak eta eraginkorrak izango dira.

 

Arabako Kuadrilletan aukera egongo da udako aisialdi-jardueretan euskararen sozializazioa nola landu ikasteko. Bertako begiraleei zuzenduta, hainbat formazio-saio antolatu dira, lurralde osoan zehar. Hona hemen egutegia:

 

DATA ASTEGUNA ORDUA LEKUA HARREMANETARAKO / IZENA EMATEKO
Ekainak 12 Ostirala 17:00 Kanpezuko Kultura Etxean euskara@arabakomendialdea.eus
Ekainak 16 Asteartea 18:00 Luiaondoko Sozial Aretoan euskara@aiaraldea.org
Ekainak 23 Asteazkena 15:00 Kuadrillaren egoitzan, Laguardian criojaalavesa.euskara@ayto.araba.eus
Ekainak 25 Osteguna 17:30 Zigoitiko Kultura Etxean euskara@gorbeialdea.eus
Ekainak 26 Ostirala 18:00 Aguraingo Udaletxean euskarazerbitzua.agurain@gmail.com
Ekainak 30 Asteartea 18:00 Amurrioko Mendiko Eskolan bmendiguren@amurrio.eus

 

Saioen gaineko informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Kuadrilla bakoitzeko euskara zerbitzuarekin. 

 

Gasteizko Udalak ere antolatzen ditu saioak

Ikusi gehiago

IZ Agenda

Eduki publikatzailea

Aplikazio habiaratuak

IZ Sustatzaileak

Sustatzaileak

Colaboradores Duplicate 1

 

EUSKARAREN FORU ZERBITZUA


Bere egitekoak dira, besteak beste, dirulaguntzak banatzea euskara sustatu nahi duten norbanako, elkarte edo enpresei, lankidetzak bultzatzea eragileen artean, eta koordinazio lanak egitea Arabako eta Euskal Herriko erakundeekin.

 

ARABAKO UDAL ETA KUADRILLETAKO EUSKARA ZERBITZUAK
 

Arabako Lurralde Historikoko kuadrilletako eta Trebiñuko udaletako euskara-teknikarien sarea.

IZ Norentzat

Norentzat

Para quién

 

 

Enpresak


ENPRESAK

 

Euskalduntzea


HELDUEN EUSKALDUNTZEA

 

Kirol federazioak


AISIA ETA KIROLA

 

 

 

Transmisioa
 

TRANSMISIOA

 

Administrazioak


ADMINISTRAZIOAK

 

Aplikazio habiaratuak

BAN Buletina