Esti Rodriguez (GEU elkartea): “Herritarrek, txosnara etorri ezin duten arren, ekarpen ekonomikoa egiteko aukera dute”

30 urte egingo ditu laster GEU elkarteak. Guzti horien artean, aurtengoa ez da erosoena izango: osasun krisiaren ondorioz, urteko finantzazio-iturri nagusienetako bat den Gasteizko jaietako txosna jartzea ez da posible izango. Horrek dakarrenari buelta ematen saiatzeko, crowfunding kanpaina jarri dute martxan. Esti Rodriguezek, elkarteko kideak, eman du horren berri, eta baita datorren ikasturterako aurreikuspenen berri ere, Radio Vitorian (gaztelaniaz) egindako elkarrizketan.