Hezkuntza-sistemak hainbat tresna ditu, berez, hizkuntza-normalizazioan eragiteko egokiak. Horrez gain, garrantzitsua da hezkuntza-administrazioko euskara planen eta bestelako tokiko administrazioen arteko loturak egin, eta sinergiak bilatzea. Eskola-eremuan egiten den ahalegina ezin da hutsean geratu, eskola-orduak amaitzen direnean.

Arabako Euskara Zerbitzuek hainbat ekimen jarri dituzte martxan, bide horretan, hezkuntzako eragileekin batera:

i
Zerbitzu katalagoa

Matrikulazio kanpainak

Merezi du kanpainaren bidez hainbat aholku jaso dira gurasoentzat.

Eskoletako aurrematrikulazioarekin batera, Arabako Euskara Zerbitzuek euskarazko ereduetan matrikulatzeko kanpaina abiatzen dute. Merezi du! lemapean ekin zitzaion gomendio eskutitz gisa helarazten den eskuorriaren banaketari eta urtez urteko egokitzapenekin zabaltzen da arabar lurraldean zehar.

i
Irrien lagunen kanpaina

Irrien Lagunak

2017an Irrien Lagunekin elkarlanean, euskarazko ereduetarako kanpaina osatuko zuen aldizkari berezitu bat sortu eta banatu zen. Merezi du! kanpainaren bide beretik abiatutako materiala da hau ere, haurren erreferente diren pertsonaia hurbilen bitartez era zuzenagoan iritsiko zena.

Ikasleen euskararen batzordeak

Olabide, Armentia, Mendebaldea, Barrutia, bezalako hezkuntza-zentroetan, ikasleen euskara batzordeak sortu dira azken ikasturteotan, Gasteizko Udaleko euskara zerbitzuaren eta GEU elkartearen ekimenez. Helburua, ikasleen arteko hizkuntza-ohiturak lantzea, eta beste ikasleentzako euskarazko erreferentziak sortzea da.

Informazio gehiago:

Ikasleen euskara batzodeak – GEUElkartea

Helduen euskalduntzea

Belaunaldi berrien eskola bidezko euskalduntzearekin batera, helduen euskalduntzerako bideak erraztu, diruz lagundu eta eskaintzen dira Araban zeharreko helduen euskara taldeetan. Ikasturte hasierako kanpaina bateratua eta Araban lanean ari diren euskaltegien estekak aurki ditzakezu azpian.

Kuadrilletako taldeen gaineko informazio gehiago jasotzeko, jo ezazu tokian tokiko euskara zerbitzura.