Erabilera gorantz doa Araban, poliki bada ere

Soziolinguistika Klusterrak argitaratu berri ditu 2016an egindako hizkuntzen erabileraren VII. kale-neurketaren emaitzak. Bost urtean behin egiten den neurketa funtsezkoa da euskarak gaur egun bizi duen egoera soziolinguistikoa ulertzeko.

Azken neurketako datuen arabera, euskararen kale-erabilera geldialdi-egoeran dago, oro har. Ezagutza gora doan arren, erabileran ez da jauzi nabarmenik ikusten, eta ingurune batzuetan atzeraka ere egin du.

Arabako datuei erreparatzen badiegu, erabilerak goranzko joerari eusten diola ikusiko dugu, geldo bada ere. Datu orokor bat nagusitu da besteen gainetik: kalean neurtutako elkarrizketen artean, %4,6 izan dira, Araban, euskarazkoak. Azken bost urteotan gorantz egin du erabilerak, beraz.

Neurketaren gaineko xehetasun gehiago ezagutzeko, hona hemen bi lotura interesgarri: