Aztiker enpresak landu du Gasteizko Udalak eskatuta

Aztiker enpresak, Gasteizko Udalaren eskariz, aztertu du Gasteizko haur eta nerabeek (HHtik DBH bukatu arte) eskolaz kanpo zer jarduera egiten dituzten, zer lekutan eta zer hizkuntzatan.

Azterketa honen arduradun eta Aztiker-eko kide Enara Eizagirrek azaldu du itaundutako haur eta gazteen ia %80 eskolaz kanpoko jardueraren baten dabilela. Jarduera gehienak kirolari lotuta daude; horren ostean, hirugarren hizkuntza ikastea, jolas bidezko aisialdia eta eskola errefortzua.

Jasotako emaitzen arabera, kirol jardueretatik ia %70 gaztelaniaz eskaintzen dira; eta hirugarren hizkuntza irakasteko kasuan euskarak ez dauka presentziarik. Hortaz, euskararen presentzia heren batekoa da.

Entzun hemen podcast osoa: