Kultura, aisialdi, kirol eta denbora libreko eragileek 2022an programak garatzeko
Kultura arloko edo aisialdi eta denbora libreko irabazteko xederik gabeko elkarteei, kirol federazioei, kirol federazioen elkarteei, ikasleen guraso elkarteei, kirol elkarteei eta ikasleen guraso elkarteen federazioei zuzendutako dirulaguntzak dira hauek.
Laguntza hauen helburu nagusia da gizarte programa eta jarduerei laguntzak ematea, honetarako: Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean euskal hiztunak eta horien sareak aktibatzeko; eta lurraldean euskaraz bizitzeko baldintzak eman daitezen aukerak sortzen jarraitzeko. Programa horiek 2022an garatu beharko dira eta 140.000 euro daude banatzeko. Eskaera egiteko epea martxoaren 2an amaituko da.
Informazio gehiago hemen.