Jaurlaritzak abiarazitako ‘Betikoa gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz’ kanpaina argudio hartuta Arabako egoerari begirada.

Eusko Jaurlaritza -k ‘Betikoa gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz’ kanpaina abiarazita duen honetan, Radio Vitoria -ko ‘Euskara Araban’ saioan AENKOMER eko zuzendari Edurne Parro elkarrizketatu dute.

Parrok azaldu du AENKOMERek hiru urte daramatzala 500 negoziorekin batera euskara eta merkataritzaren arteko lotura aztertzeko mapeoak egiten; eta momentuz Gasteizko 100 negoziok bat egin dutela Jaurlaritzak aurten abiarazitako kanpainan.

Hemen entzun dezakezue elkarrizketa osoa: