Edurne Parro (AENKOMER): “Arabako merkataritza-establezimenduen %60k baino gehiagok euskaraz ulertzen dute”

Edurne Parro, Radio Vitoriaren egoitzan (Argazkia: EITB)

Radio Vitorian elkarrizketa egin diote Edurne Parro AENKOMEReko (Arabako Merkataritza eta zerbitzu-enpresen federazioa) gerenteari. Euskaraldiaren bigarren edizioari begira, 2019an egindako galdetegi baten emaitzak aipatu ditu: hain zuzen ere, Arabako komertzioen %60k gaitasuna du euskaraz zerbitzua eskatzen duten bezeroei ulertzeko. Aenkomer-ek merkataritza-sektorerako martxan jarritako sentsibilizazio-ekintzak ere aipatu ditu.

Entzun elkarrizketa osorik (gaztelaniaz), hemen: